Programazioak arima bi izango dauz betiko lez:
Batetik, memoriari lotutakoa: aurten Euskadiko Gudarosteko gudaria konbatean hilik suertatu zan, Aniceto Agirrebeitia Lazpita, eta Partidu Komunistako Esteban Salsamendi batailoiko kidea, omenduko da. Izan be, bere gorpuzkiak Bizkargiko tontorretik hur (300m) atara ziran joan dan 2020ko abenduaren 20an. Senideek parte hartuko dabe omenaldian eta eurei laguntzeko komitiba anitz bat osatuko da lora-eskeintza egiteko exhumazioa izan zan lekuan.
Bestetik, tradizioari eta kulturari lotutakoa: ondo pasatzekoa. Musika-tresnak eremu sinbolikoan, adarra, txalaparta eta alboka entzungo dira; bertsolaritzan, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita eta Txiplas arituko dira; erromeriako erritmoetarako, trikitilariek eta Kittu taldeak animatuko dabe, hasieran lur gainean eta azkenean oholtza erabiliz.
Programari hasiera ofiziala, historian Bizkargiko erromerian lehentasuna izan dauan Etxanoko Nagusiak emongo deutso.
Aurten ez da mezarik izango.
OHARRA: Eusko Jaurlaritzak jakinarazoebanez, gorpuzkien aurkikuntza iazko (2020ko urtea) uztailekoa da. Euskal Prospekzio Taldeko kideek topatu ebazan, prospekzio lanak egiten ebilzala. Lan horreetan Euskadiko Gudarostearen identifikazino plaka bat topatu eben 58331 zenbakiagaz, beste objektu batzukaz batera. Dokumentazino historikoari esker 58331 plaka horiAnicetoAguirrebeitiaLazpitarena zala ondorioztatu eben. Agirrebeitia «Partidu Komunistako 44. Esteban Salsamendi batailoikoa zan».