Bizkargi Eguna, bertan behera

Bizkargi Gogoratuz Elkarteak jakinarazi nahi du 2020ko Bizkargiko Santikurtzak -Bizkargi Eguna- bertan behera geratzen direla koronabirusaren pandemiaren ondorioz.
Aurtengo edizioa maiatzaren 3an ospatu behar genuen, baina ezinezkoa izango da. Uda ostean antolatzeko aukera aztertuko dugu, betiere alarma egoeraren bilakaeraren arabera.
Amaitzeko, mila esker azken urteotan aldarrikapen jaia antolatzen lagundu eta Bizkargi mendira bertaratu zareten guztioi.

Artículo anteriorDos casos más elevan la cifra de contagiados a 109
Artículo siguienteAmorebieta suma 4 nuevos casos de coronavirus