Bizkargi Eguna: Aniceto Agirrebeitia Lazpita gudariari omenaldia


Aniceto Agirrebeitia Lazpita gudaria omen dugu aurtengo Bizkargi Egunean. Alderdi Komunistako Esteban Salsamendiko kidea izan zen. 1937ko maiatzaren 16an erail zuten, Bizkargin faxisten aurka borrokan ari zela. Bere gorpuzkiak Bizkargi tontorretik hurbil topatu zituzten iaz eta exhumazioa joan den abenduaren 20an burutu zen.


Ekitaldia mendi tontorrean egin dugu eta ondoren segizioan hobia agertu zen tokira joan gara,  lore-eskaintza egiteko. Aurrean joan dira, besteak beste, Aniceto Agirrebeitia Lazpitaren senideak eta bere gorpuzkiak topatu zituzten Euskal Prospekzio Taldeko kideak. 

BIZKARGI GOGORATUZ ELKARTEA

Artículo anteriorEl Zornotza se clasifica para cuartos de final
Artículo siguienteLa Bañera (Etxano) inguruko saneamenduaren hobekuntza