BizkaiUP, COVID-19aren inguruko informazio guztia eta birusaren aurkako ezohiko neurriak biltzen dituen app-a

Bizkaiak tresna berri bat du informazio egiazkoa eta eguneratua jasotzeko COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren inguruan, eta jakiteko zelan eragiten dien zuzenean krisi horrek gure lurraldeko zerbitzuei, ekonomiari eta pertsona, familia nahiz enpresa guztien eguneroko bizimoduari. Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri duen aplikazio mugikor berria da BizkaiUP, eta COVID-19ari eta haren ondorioei buruzko informazio garrantzitsua eta hainbat zerbitzuren berri emango du.

Abisu berriak jakinarazteaz gainera, aplikazioaren hasierako bertsio honen bidez, erakundeak argitaratutako berri, informazio eta eduki guztiak kontsultatu ahal izango dira, eta grafikoki ikusi ahal izango dira mapa batean une hauetako puntu interesgarri nabarmenenak, hala nola, kontsulta egiten duen pertsona dagoen lekutik hurbil dauden farmaziak eta supermerkatuak.

BizkaiUP erabiltzeko ez da erregistratu behar, ezta informazio pertsonalik eman behar ere. Telefono adimendunetan gehien erabiltzen diren sistema eragileetako dendetan eskuratu daiteke (Android eta iOs). Horretarako, nahikoa izango da denda birtualean sartzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren mugikorretarako aplikazioa lokalizatzea, BizkaiUP, eta doan deskargatzea.

BizkaiUP irauteko sortu da, eta helburua da herritarren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko beste topagune bat izatea. Hala, COVID-19ari eta lurraldean dituen ondorioei buruzko informazio garrantzitsu eta nabarmenenari, intereseko zerbitzu eta eduki berriak gehituko zaizkio aurrerago. Bertsio berri horiek Android eta iOS sistemen dendetan argitaratuko dira, eta herritarrek aplikazioa eguneratu beharko dute beren gailuetan eguneratzeok jasotzeko.

Artículo anteriorEtxean jolasean Amorebieta-Etxanoko ludotekaren eskutik
Artículo siguienteTres positivos más en Amorebieta; total 106