“BIZKAIKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA”

LAGUN ONAK PELOTA ELKARTEA

Urtebete pasatxo pandemia baten murgilduta egon narren, esan genezake bakoitzak bere aldetik egindako ahaleginek beren fruituak ematen jarraitzen dutela. Lagun Onak Pelota Elkarteak, beren jarduna egoera zail guztien aurrean bizirik mantentzea lortu du eta denboraldiko lehen txapelketa bukatuta emaitza positiboak lortu ditu.

Bizkaiko kluben arteko txapelketa 2020eko Urrian abiatu zen eta pasaden apirilak 24ean bukatu, bitartean hainbat geldialdi egin ondoren. Txapelketa honetan Lagun Onak taldeko pilotarien parte hartzea oparoa izan da: Beñat Oregi eta Julen Maillo (Kadete 3.maila), Gorka Bereziartua eta Ibai Arroitajauregi (Kadete 2.maila), Urko Bullon eta Alain Murillo / Koldo Bikandi eta David Alonso (Kadete 1.maila), Lier Arrien, Ioritz Prieto eta Iker Eskamez (Nagusi 4.maila) eta Xabi Beitia eta Ibai Cimadevilla (Nagusi 3.maila). Guztira 5 mailatan izan du parte hartzea Lagun Onak taldeak eta 2 txapel, txapeldun orde 1 eta 3.postu 2 lortu ditu, gainera, nagusi mailan datorren denboraldirako 2. eta 3. Mailetan jokatzeko txartela lortu dute. Txapela ateratako mailak Kadete 2.maila eta nagusi 3. Maila izan dira; Txapeldunorde kadete 1.mailan eta 3. postuak kadete 3.maila eta nagusi 4.mailan.

Ezker paretako txapelketa honetaz gain, klubeko gazteak Bizkaiko banakako Trinkete txapelketan ere jardun dira, hemen ere maila txukuna erakutsiz. Kasu honetan, kadete eta nagusi 2. Mailetan jardun dira eta kadeteetan 2 finalistak Lagun Onak taldekoak izan dira (Bullon eta Alonso) eta Nagusi 2.maila finalista bat, ​Ioritz Prieto, taldekide duen Lier Arrien Final aurrekoetan kanporatu eta gero finalean sartu baitzen.

​Kontuak kontu eta pandemiak pandemi, Lagun Onak Pelota Elkarteak lanean dihardu, Herriko txikienen artean Esku pilota bizirik mantenduz eta gazteekin errendimendua hobetu eta emaitzak lortuz

Artículo anterior“NO TE COMES NI UNA ROSQUILLA”
Artículo siguienteCRUSOE de Markeliñe llega al Zornotza Aretoa el próximo 8 de mayo