• “Ken Zazpi Ahotsez” larunbat honetan izango da, irailak 29, iluntzeko 20:00etan.
• Koru musika, musika sinfonikoa, dantza, antzerkia, poesia eta ikus-entzunezko arteak nahastuko dira ikuskizunean
Amorebieta-Etxano izango da “Ken Zazpi Ahotsez” ikuskizunaren agertokia. Abesbatzek Euskal Herriko pop musikako talde ospetsu honi omenaldi bat egingo diote irailaren 29an, 20:00etan, Zelaieta pilotalekuan.
Pop euskalduneko talde ezagun honi karrera oso batean egindako lana aitortu nahi zaio. Ikuskizunean taldearen musikak egindako bidea ikusiko da, bereziki egun honetarako sortuko bertsioak entzungo direlarik. Agertokian hainbat diziplina elkartuko dira: koru musika, musika sinfonikoa, dantza, antzerkia, poesia eta ikus-entzunezko arteak.
“Ken Zazpi Ahotsez” emanaldi honetan 400 ahots bilduko dira, Bizkaia osoko abesbatzetakoak eta adin guztietakoak (Bilbo, Santurtzi, Algorta, Sondika, Zamudio, Derio, Mungia, Basauri, Zornotza, Ugao, Markina, Gorliz eta Bakioko abesbatzetakoak); eta ahotsez gain: “Piccolo String” ganbera orkestra; Celia Baños piano jolea; eta dantza garaikideko “Biarte Dantza Eskola”ko dantzariak. Guztia Azucena Molina aktorea lagun dugula eta Ius Perezen musika moldaketekin eta bere gidaritzapean.
Ikuskizuna, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du eta Amorebieta-Etxanoko Udalak lagundu. “Ongi Etorri Errefuxiatuak!” plataformaren alde egingo da.
Sarrerak Bizkaiko Abesbatzen Elkartean daude salgai (Egaña kalea 18, 1- Bilbo- Tel. 944244045) eta leihatilan.
Ahots hauek berriro entzun ahal izango dira abenduaren 30ean Barakaldo Antzokian.