Jolastu eta gozatu, hori da talde honen helburua. Azkenean bete dute euren ametsa eta aurten Bizkaiko futbol-sala txapelketan izango dira. Larrako polikiroldegian jokatuko dute baina momentuz ez dute entrenatzeko tokirik.
Talde osatzen duten nesken artean denetarik dago, bai jatorri aldetik baita jaiotze urtetik ere. Arratia, Bilbo, Durango eta Zornotzatik batu dira proiektu berri honetan eta edade ezberdinetakoak dira.
Batzuek esperientzi apur bat dute eta beste batzuk lehen aldiz arituko dira futbolean. Baina garrantzitsuena ondo pasatzea da eta atzetik datozenentzat bidea erraztu. Izan ere, horrelako talde bat izanez gero, gaur egun kadete mailan ari diren neskek etorkizunean talde honetan jokatu ahal izango dute.
Emakumeen kirola gora doa Zornotzan, ukaezina da. Honen aurrean baliabideak jarri behar dira, ez bait da urte zoro baten kontua. Gaur egun dagoen kirol zaletasuna ez da inoiz ezagutu eta emakumeek poztasun handiak emango dizkigute hemendik aurrera. AURRERA NESKAK!!!