Aurrera doa BBK sariketa eta Zornotzan hasi dira gaur finalaurrekoak. Gaurko saio honetan Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeek abestu dute. Saioa Zornotzako Zelaieta zentroan izan da eta irabazlea Lea-Artibai taldea izan da.
Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak direnez, gaurko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta beste taldea kanporatuta geratuko da.
Lea-Artibai taldeak, beraz, abenduaren 1ean Bilboko BBK Salan jokatuko den finalerako txartela lortu du gaurko finalaurrekoa irabazita. Bertan, asteazkeneko finalaurrekoa irabazten duen taldearekin jokatuko du saioa.
Gaurko saioko aurkezlea Xabier Irakulis izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari lanetan Ander Elortegik jardun du.
Saioan zehar giro oso ona egon da.
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.