Berdintasun Sailak autodefentsa feminista eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

• Autodefentsa ikastaroak bi dira: bat neska gazteentzat eta bestea helduentzat
• Neska gazteei zuzendutako ikastaroa azaroaren 4an izango da eta emakume helduei zuzendutakoa azaroaren 25ean
• Tailerra azaroaren 20 eta 27an eta abenduaren 4an egingo da, arratsaldeko seietatik zazpietara (18:00-19:00).
• Ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago eta 946300190 telefono zenbakira deituz edota berdintasuna@amorebieta.net posta elektronikora mezu bat bidaliz izena eman daiteke.

Amorebieta-Etxanoko Udalak autodefentsa feminista tailer bi antolatu ditu doan. Biak Zelaieta Zentroan egingo dira. Bat 12-18 urte arteko neskei zuzendutako dago eta bestea 18 urte baino gehiago dituzten emakumeei.
Ekimen hau Udalak prestatu duen ahalduntze programaren barruan dago. Autodefentsa feminista eraso matxistei aurre egiteko dagoen teknika bat da. Ezinbestekoa da emakumeei euren garapen pertsonal osoa hobeto garatzeko tresnak ematea eta indarkeria sexistari hobeto aurre egiteko prebentzio eta babeserako tresna bat ematea.
Autodefentsa feminista tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.

Azaroaren 4an lehenengo tailerra egingo da, 12 eta 18 urte arteko neskei zuzenduta dagoena. 10:00etatik 14:00etara izango da. Azaroaren 3ra arte izena eman ahal izango da. Interesatuta daudenek Gaztetxokoan eman dezakete izena edota mezu bat bidal dezakete ondoko helbidera: berdintasuna2@hotmail.com.
Azaroaren 25ean emakume helduentzako bigarren autodefentsa tailerra egingo da. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Tailer honetan izena emateko epea azaroaren 13an amaituko da.
Tailerrak zati bi izango ditu. Lehenengo zatian aspektu psikologikoak landuko dira, emakumeen baliabide propioak eta indarra aurkitzeko. Zati honetan autoestimu teknikak landuko dira, bakoitzaren esperientziak azalduko dira edota erlaxazio teknikak burutuko dira, bestelako jardueren artean.
Bigarren zatian defentsarako edo erasorako teknika fisikoak landuko dira, lehenengo zatian, psikologikoan, lortutako segurtasuna indartuko dutenak.
Tailer honetan izena emateko 946300190 telefono zenbakira deitu daiteke edota berdintasuna@amorebieta.net helbidera mezu bat bidali.

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroak
Bestalde, Udalak Osakidetzarekin elkarlanean, zoru pelbikoaren patologia prebenitzeko ikastaro bat antolatuko du emakumeentzat. Zoru pelbikoa muskulu eta lotailu multzo bat da, sabelaldeko barrunbea ixten duena beheko aldetik. Puxikari eta uretrari eusten diote, baita umetokiari, baginari eta ipurtesteari ere. Erditzeek, adinak edo ohitura txarrek berau ahultzea ekar dezakete ondokoak sorraraziz: txizari eutsi ezina, prolapsoak, sexu disfuntzioak edota gerrialdeko mina.
Okerrera egin ez dezan eta, batez ere, honen egoera hobetzeko, Amorebietako anbulatorioan ikastaro bat egingo da datorren azaroaren 20, 27 eta abenduaren 4an 18:00etatik 19:00etara.
Tailer honetan izena emateko 946300190 telefono zenbakira deitu daiteke edota berdintasuna@amorebieta.net helbidera mezu bat bidali.

Artículo anteriorAviso importante: corte de tráfico y traslado de paradas de bus
Artículo siguienteRESCATADO “IN EXTREMIS” DE UN CONTENEDOR CUANDO IBA A SER PRENSADO