Icono del sitio www.amorebieta.com

Berbaldiak martxan da

Euskaraz hitz egin eta euskarazko harremanak zabaltzeko ekimena

•  Berbakide egin eta izena emateko epea zabalik dago euskara@amorebieta.eus orrian edo 946 300 002 zenbakian (120 edo 121 luzapenak)

Amorebieta-Etxano Udalak martxan jarri du, beste urtebetez, Berbaldiak ekimena, euskara praktikatzeko programa. Euskaraz hitz egin nahi duten edo euskarazko harremanak zabaldu nahi dituzten herritarrei zuzendutako ekimen honek ahalbidetzen du, besteak beste, euskararen praktikarako espazioak sortzea, lagun euskaldunak egitea, taberna batean kafe bat hartu eta euskara ikasten dabiltzanekin edo hobetu nahi dutenekin berba egitea, etab. Zerbitzua doakoa da.

Hala, Eman ordubete euskarari! Lemapean, berbakideizatera animatzen diren zornotzarrek bi astetik behin izaten dute hitzordua, ordubetekoa. Eta bertan, beti izaten dute euskaraz ondo dakien pertsona baten laguntza. 

Berbakide izan eta ekimenean parte hartzeko izena eman behar da euskara@amorebieta.eus helbidean edo 946 300 302 telefonoan (120 edo 121 luzapenak). 

Salir de la versión móvil