BERBALDIAK 2013/2014 AMAITU EGIN DA

Zornotza euskaltegiak 2013/2014 ikasturtean antolatu duen BERBALDIAK programa joan den ekainean amaitu zen. Euskara erabiltzea eta hobetzea helburu duen jarduera honetan hogeita hamar lagunek (BERBAKIDEAK) hartu dute parte, bost taldetan banatuta. Taldeek euskaldun zahar bana izan dute gidari (BERBALAGUNAK): Javier Ginea, Amaia Aurrekoetxea, Pili Larruzea, Arantza Espinosa eta Kepa Larruzea; bostoi eskerrak eman gura dizkiegu, euskara hobetu gura dutenei eman dieten laguntzagatik.

Horiez gain, beste makina bat herritarrek ere parte hartu dute taldeetan, hainbat gairi buruz berba egiteko, eta taldekideei euskara hobetze bidean laguntzeko: Patxi Gonzalez, Ruben Pascual, Aitziber Eskubi (Edertu Deco), Asier Berganzo (Intelek), Mila Ureta (Tere Drogeria), Mª Carmen Uranga, Gaizka Aurtenetxe, Mª Victoria Martinez (Loren), Iñaki Calvo (Ukabilak), Juanjo Anderez, Aitziber Zallo, Iñaki Asua, Madalen Goiria, Josu Arribalzaga, Maite Sagastigordia, Eli Sillonizaurrekoetxea (Loramendi), Maider Berrio, Iban Gutierrez, Eider Bilbao, Soraya Diez, Lara Izagirre, Saioa Agirre.

BERBALDIAK programari eta ohiko ikasturteari amaiera emateko POETA MADARIKATUOK (Edorta Jimenez, Gotzon Barandiaran, Josu Zabala eta Rafa Rueda) kantaldi-ekitaldia antolatu zen, ekainaren 5ean, Harrison hotelean.

Eskerik asko denoi eta datorren ikasturtera arte!

Artículo anteriorSTONER GANA EL II CONCURSO DE ESCAPARATES DENDARIAK
Artículo siguienteEl miércoles empieza el III Concurso de pinchos JAN ALAI