Belaustegi auzoko ur horniduraren sistema berriztu da

– Udalak auzoa N-634 errepidearekin lotzen duten hodiak aldatu ditu. Honekin hodiak behar bezala funtzionatzea eta hodia apurtu eta urak ihes egitea ekidin nahi da.
– Lanak egiteko astebete behar izan da eta 33.000 euroko inbertsio bat egin da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ur hornidura zerbitzua hobetu du Belaustegi auzoan. Auzoa N-634 errepidearekin lotzen duten hodiak aldatu ditu. Hodiek behar bezala funtzionatzeko egin da eta baita hodiak apurtu eta ur ihesik egon ez dadin edo ahalik eta edateko ur gutxien gal dadin ihesak daudelako.
Amorebieta-Etxanoko Udala herriko zerbitzuak hobetzen ari da eraginkorragoak eta kalitate handiagokoak izan daitezen. Ur hornidura zerbitzua oinarrizkoa da herritarren bizi kalitatea bermatzeko. Edateko uraren banaketa sarea hobetu eta eraginkorragoa izatea lehentasunezko helburua da Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat. Horregatik, obra honen xedea Belaustegiko auzokideek ur hornidura egokia izatea da. Hornidura egokia bermatzeko, Udalak 32 mm-ko diametroa duen polietilenozko hodi bat jarri du lehengoaren ordez.
Lanak egiteko astebete behar izan da eta 33.000 euroko inbertsio bat egin da.

Artículo anteriorTILOFEST (fiesta del tilo)
Artículo siguienteZornotzako frontoiak 345 pilotariekin beteko dira