BATXILERGOKO ORIENTAZIO JARDUNALDIAK URRITXE INSTITUTUAN

Institutuan, jarduera desberdinak prestatu dira, gehien bat, 2.batxilergokoei zuzenduak :

▪ Gurasoentzat bilera informatiboak, ( selektibitatea, EHUrako matrikula epeak, …….) ,
▪ Ikasle ohien hitzaldiak: Bai GRADUetara eta bai GOI MAILAKO ZIKLOetara joandakoak.
▪E.H.U.ko bisitak: Jarduera praktikoak, orientazio azokak, ate irekiak, Galdakaoko ospitalera (osasun arlotik doazenentzat)…
▪Banakako informazioa behar izanez gero.

Aurten, iaz moduan, Amaia Pereak (bertako ikasle ohia) eta Ander Musatadik Gazte Ekintzaileen Tailerra antolatu dute URRITXE institutuan. Tailer honen helburu nagusia enpresa mundua ezagutzea eta sormena sustatzea da. Eginez ikasi filosofian oinarrituta, enpresen oinarrizko ezaugarri eta beharrak identifikatzen saiatu dira gure ikasleak. Ondoren, enpresa berri bat sortzeko simulazioa landu da. Alde batetik, beraien etorkizunari buruz eta, bestetik, enpresa sortzearen kontzientzia eta motibazioaz hausnarketa egin da, etorkizuna beraien esku dagoela ohartarazi daitezen.

Jarduera hauek, gure ikastetxeko Ikasketa eta Lanbide Orientazio Planean daude, ikasleei beraien bokazioa ezagutzeko eta unibertsitateko erabakiak hartzen laguntzeko.

Zuzendaritza eta Orientazio saila

Artículo anteriorIGOR FERNÁNDEZ, dibujante de la revista satírica “El Jueves”
Artículo siguienteEHUNDAKA LAGUN BELATXIKIETAN