Erakusketa honetan irudi bakoitzak bakarrik kontatu dezakeena erakutsi nahi izan du Eider Eibar ilustratzaileak. Bada denbora bat haur literaturako liburuetarako marrazkiak egiten aritu dela, beti besteek sortutako kontakizunetarako eta oraingo honetan, lehen aldiz, aspalditik barruan zeuzkan irudiak marraztea eta kontatzeko daukana erakustea izan du helburu.
Ibilbide bat erakusten da, liburuak toki batetik bestera garamatza. Erakusketan, toki bakoitzera, marrazki bakoitzera iristeko emandako pausuak erakusten dira, bozeto, saiakera eta alde batera utzitakoarekin.