Azaroaren 19an, zapatua, Lemoatxera ibilaldia Euskaraldiarekin

Kaixo bazkide,

Euskaraldiaren aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta Zornotza mendi taldeak ere, beste behin, bat egin nahi izan du ekimenarekin. Horiek horrela, azaroaren 19an, zapatuan, Lemoatxera ibilbidea antolatu dugu batera. Helburua da Ahobizi eta Belarriprest guztiekin ibilalditxoa egitea mendira eta bertan elkarrekin argazkia ateratzea.

Ibilbide laburra izango da, umeekin egiteko aproposa. Horrenbestez, guztiok animatzen zaituztegu Euskaraldiarekin bat egin eta Lemoatxera egingo dugun ibilaldian parte hartzera.

IRTEERA:10.00etan, Zelaietako iturrian.

ARGAZKIA:12.00etan Lemoatxeko tontorrean

Ostean, trikitilariak eta luntxa.

Artículo anteriorLas auxiliares de ayuda a domicilio luchan por la renovación de su convenio
Artículo siguienteZornotzako Musika Bandak sei kontzertu antolatu ditu atzoko eta gaurko kantuekin