Astepeko araztegia bisitatzen

Amorebieta-Etxanoko 300 ikasle Astepeko araztegia bisitatzen ari dira
Ura garbitzeko teknikak eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua ezagutuko dute aste osoan zehar

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Iraunkortasun eta Zerbitzuen Sailak antolatuta, Urritxe Institutuko eta Karmelo, Karmengo Ama, Andra Mari eta Lauaxeta ikastetxeetako ikasleak Astepe araztegia bisitatuko dute gaurtik ostirala bitartera. Guztira, 300 ikasle inguruk egingo du bisita.
Bisitaren helburua ura garbitzeko teknika ezagutzea da, eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua gertutik ezagutzea. Bisitak 45 minutuko iraupena du, eta besteak beste, ikasleek hondakin-urei ematen zaien tratamendu biologikoa ikusten dute. Tratamendu horri esker, hasierako materia organikoa eta esekiduran dagoena ia erabat desagerrarazten da, eta berriro isurtzen da Ibaizabal ibaira.
Bisitak bi parte ditu. Lehenengoan, azalpen orokorra jasotzen dute Power Point baten laguntzarekin. Bigarrengoan, araztegian zehar bisita gidatua egiten dute

Artículo anterior«DOS EXPLOSIONES DOS SENSACIONES»
Artículo siguientePREVIA ADECCO PLATA: REPETIMOS COMO LOCALES