Asteburu honetan, hitzordu bikoitza zinearekin Zornotza Aretoan

– Gaurtik astelehenera (berau barne), 19.00etako saioan, Perfumes Grégory Magne zuzendari frantziarraren lan berria ikusteko aukera izango da.
– Bigarren hitzordua etxeko txikienei zuzendua: Alemanian haurrentzako film hoberenaren saria jaso duen Rocca cambia el mundo filma, larunbatean eta igandean 12:00etatik aurrera.

Gabon osteko asteburu honetan, zinea eta Gauero gazte ekimena izango dira kultura agendaren protagonista nagusiak. Ez da parada hoberik Gabonetako ferenetismoa atzean uzteko eta asteburuaz lasaitasunez gozatzeko. Lehen hitzordua, gaur bertan, urtarrilaren 8an, Zornotza Aretoan: gaurtik astelehenera (berau barne), 19.00etako saioan, Perfumes Grégory Magne zuzendari frantziarraren lan berria ikusteko aukera izango da.

Filme honetan, Anne Walberg lurrinen munduko izar bat da. Lurrinak sortzen ditu eta bere talentu sinestezina enpresa mota guztiei saltzen die. Diba bat bezala bizi da, berekoia eta izaera handikoa. Guillaume da bere txofer berria, eta bere inguruko pertsona bakarra, hari aurre egiteko beldurrik ez duena. Eta hori da, zalantzarik gabe, berak ez kaleratzeko arrazoia. Oso desberdinak diren bi munduren arteko talka, harreman zentzugabea eta dibertigarria sortzen duena, eta aldi berean ustekabekoa. Film xume eta iradokitzaile baten aurrean gaude; komedia dramatiko guztiz frantsesa da, baina zeharo gozagarria. Aromen negozioari buruz ondo ikertutako aurpegia da haren gauzarik interesgarriena.

Bigarren hitzordua etxeko txikienei zuzendua: Alemanian haurrentzako film hoberenaren saria jaso duen Rocca cambia el mundo filma, larunbatean eta igandean 12:00etatik aurrera Zornotza Aretoan. Ausarta, dibertigarria, nahastezina: hura Rocca da. Hamaika urte ditu eta ez da gurasoekin bizi, bakarrik bizi da etxe handi batean. Beldurrik gabe eta jakin-minez beterik, mundua zeharkatzen du, Geralden ezohiko lagun bat aurkitzen du eta gelako handiputz bihurtzen da bere eskola berriko lehen egunean. Roccarentzat garrantzitsuena, ordea, bere amonaren bihotza irabaztea da.

Filme honek ‘Pippi Kaltzaluze’ ilegorriarekin dituen antzekotasunak asko dira, biak Astrid Lindgren idazle suediarraren lumatik baitatoz, baina Pippilotta Långstrumpen bertsio garaikide honek atributuak irabazi ditu, haurrak teknologia berriekiko mendekotasunari aurre egiteko prestatzen dutenak, eskola-jazarpena errotik eteteko moduari buruzko diskurtso osasuntsu eta koherente bat aurkeztuz.

Azkenik, gogoratu larunbat honetan Gauero gazte ekimenaren beste jardunaldi bat ospatuko dela. Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da. Gazteen interesekoak diren gaien inguruan antolatutako hainbat ekintza desberdin burutzen dira: light diskoteka, gau tematikoak, mahai-jokoak, bideojokoak, eskulanak, etabar. Jarduera hauek gazte bakoitzari bere identitate pertsonala eta taldekoa eraikitzeko baliabideak emanez, partehartzea eta sormena bultzatuz, eta bere aktibotasuna indartuz burutzen dira, betiere errespetuan oinarritutako aniztasunarekiko begirada positiboa sortuz. Parte hartzeko beharrezkoa da Ametx-txartela, Gazte Txoko Txartela edo Gazte Txartela bezala aktibatuta izatea. Larunbatero ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian eta burutzen diren jarduerak doakoak dira.

Artículo anteriorIncremento de positivos en Amorebieta que vuelve a zona naranja
Artículo siguienteAmorebieta entra en zona roja