Aste Santuko Ludoteka berezia

1. Gaia: Zientzia
2. Norentzat: 3-10 urteko ume eta gaztetxoentzat (3 urte beteta eta 2007ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (Txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: apirilaren 10etik 12ra
2. txanda: apirilaren 18tik 21era
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Onartuen zerrendetan lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanon erroldatuek. Horrela, eskari-kopurua eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa bada, kanpoko biztanleak azkenak izango dira zerrendetan.
6. Plaza mugatuak (100 plaza guztira). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, eta erroldatuen lehentasuna ezarri ondoren zozketaz esleituko dira plazak. Behin betiko zerrenda martxoaren 28an argitaratuko da.
Txanda bakoitzean 50 plaza egongo dira. Baina talderen bat ez betetzekotan Ametxek beste txandako plazak gehitzeko aukera izango du, antolakuntzak erabakitzen badu eta materialak eta lekuak aukera ematen badute.
7. NEBA-ARREBAK: Zozketa egiterakoan zenbaki bakar batekin parte hartuko dute izena batera eman badute, kasu horretan besterik ez.
8. Izena emateko epea: martxoaren 13tik 24ra arte Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
9. Ordainketa kreditu txartelarekin izena ematerakoan egingo da. Diru bueltaketa, onartuak ez direnentzat behin betiko zerrendak argitaratzen direnean ezartzen den epean egingo da.
10. Prezioak eta beherapenak.
1. TXANDA: 15 €
2. TXANDA: 20 €
Ez da beherapenik aurreikusten
DBE: prezio ordenantzaren arabera
11. Itzulketak. Izena emateko epea bukatuta dirua itzuliko da, plaza egokitzen ez bazaizu, hurrengo egoeretako bat ematen bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) udalekuetara etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin udalekuak hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
12. Aste Santuko ludoteka bezeria Zelaietan eta udal kirol eta kultura egoitzetan garatuko dira onartzen den programaren arabera.
13. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

Artículo anteriorLA SDA desmiente que deba tres meses de sueldo a la plantilla
Artículo siguienteEl Ayuntamiento regulará la celebración de funerales civiles en instalaciones municipales