Par Euskal Herriko ELIRALE dantza taldea egoitza artistikoa ari da egiten ZORNOTZA ARETOAn aste honetan, “ARTHA”, bere hurrengo ikuskizuna, prestatzeko prozesuan.
Egoitza horren barruan, konpainiak bere lan berriaren entsegu irekia eskainiko du Zornotza Aretoko bazkideentzat eta adiskideentzat, datorren martxoaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan. Entsegu horretan, Eliralek Urritxe Institutuko ikasleekin egindako lana ere erakutsiko da.