ARROILA JEITSIERA

Negu luzea eta gogorra pasatu ondoren arroila jaitsierak egiteko sasoia iritsi da.
Urtez urte udaberriko giroaren epeltasunak errekara sartzeko gonbidapena eskaintzen digu. Kostata izan bada ere epeltasun hori gure lurraldera heldu da eta urteko programazioari jarraituz leku ikusgarriak ezagutzeko aukerak ematen dizkigun arroila jaitsiera bezalako jardueraren lehen irteera egin dugu.
Aurten ere ZMT-ko arduradunok udaberrian lehenengo irteera Euskal Herrian egitea eta bigarrena udazkenean Pirineoetan egitea erabaki dugu.
Arabako Egino udalerrian badago “barrankisten” artean erreka preziatua, izan ere, erreka honek beste guztien artean berezitasun bat dauka; erreka kobazulo batean sartzen dela hain zuzen ere.
2015-05-16 12.21.34 (Copiar)
Urteen poderioz, urak kareharrizko mendia alderik alde zulatu eta bere bidea egitea lortu du. Kobazuloaren sarrera zein altua den ikusita urak lan eskerga egin duela bistan da.
Pasa den hilabetean ZMT-ko kide batzuk gure lurraldeko leku zoragarri hori gure begiekin ikustera animatu ginen. Oinez ibilbide eder eta luzetxo bat egin eta gero sarrerara hurbildu ginen eta lehenik eta behin ur emaria ikuskatu genuen.
Nahiko altu zegoela iruditu zitzaigun, egia esan uraren indarra ikusita mendia zulatu izanak ez gintuen bat ere harritu. Jarduerarekin jarraitzearen ondorioak baloratu eta gero kobazulora sartzea erabaki genuen. Dena alde geneukan, ur emaria gehiago igotzeko aukerak oso urriak ziren, mendian eskarmentu handikoak gehienok, rappelaren teknika denok ezagutzen genuen eta taldea ez zen oso handia. Hainbat rappel, txirrista naturalak eta salto egin eta gero eguzkiaren argitasuna urrunean ikusi genuen. Kobazuloaren amaieraren seinale. Rappel eta salto pare bat egin ostean parking-era heldu ginen. Abentura ederra izan zen benetan.

Irailaren 26an Guarako irteera hasiberrientzat zein aurretik esperientzia dutenentzat izango da.

Anima zaitez!

Artículo anteriorAmaitu dira Zubizabalako pasarela eraikitzeko lanak
Artículo siguienteZIZTADA EGUNA AURKEZTU DUTE UZTAILAREN 24RAKO

1 COMENTARIO