‘Arkitektura’ argazki erakusketa kolektiboa ikusgai, Zelaieta Zentroan

  •   Uztargi.klik elkarteko kideen eskutik, garai eta estilo desberdineko arkitekturarekin lotutako 26 argazkik osatzen dute erakusketa eta ikusgai egongo da Zelaietako beheko solairuan maiatzaren 31 bitarte.

Zelaieta Zentroak erakusketa berri bat jasoko du maiatzean, oraingoan arkitekturari lotua. Uztargi.klik Amorebieta-Etxanoko argazkizaleen elkartearen eskutik, erakusketa kolektibo honek garai eta estilo desberdineko arkitekturari loturiko 26 argazki inguru batzen ditu, ikusleari esperientzia berezi bezain aberasgarria eskainiz.

Uztargi.klik elkartea 2013an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da eta argazkigintza adierazpen artistikorako bitarteko gisa erabiltzen du, herritarren artean interes eta praktika sustatuz eta ahal duen heinean, horretarako baliabideak eskainiz. Hori horrela, Uztargi.klik elkartea argazkigintzan ikasi, sakondu eta gozatu nahi duten zaleentzako topagunea da, ezagutzak partekatzeko espazioa.

Erakusketa honek, hain zuzen, elkarteko kideen obrak jartzen ditu balioan eta herritarren artean ezagutzera ematen ditu, aurrez esan bezala, zornotzarren arten argazkigintzarekiko eta, kasu honetan, baita arkitekturarekiko interesa piztuz.

Erakusketa ikusgai egongo da maiatzaren 31 arte Zelaieta Zentroko beheko solairuan.

Artículo anteriorConcluidos los trabajos de renovación en la pista de atletismo del polideportivo Larrea
Artículo siguienteHiru puntu garrantzitsu