Arkaitz Estiballesek irabazi du bertso saioa

Arkaitz Estiballesek irabazi du #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta erabakita geratu da finaleko zortzikotea
Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak; Abenduaren 20an jokatuko da finala Bilboko Bilbao Arena saskibaloi kantxan.
700 lagun elkartu dira Amorebieta-Etxanoko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. Bertsolariak, hurrengoak:

• Arkaitz Estiballes Ormaetxea
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia
• Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
• Imanol Uria Albizuri
• Jone Uria Albizuri
• Oihana Bartra Arenas

Ariketa guztiak egin ostean, Arkaitz Estiballes Ormaetxeak lortu du puntu gehien batzea, 499,5 puntu. Horrela, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako txartela lortu du. Gaurko saioko puntuazioak, hauek:

• Arkaitz Estiballes Ormaetxea 499,5
• Jone Uria Albizuri 496
• Oihana Bartra Arenas 478,5
• Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia 450,5
• Imanol Uria Albizuri 438,5
• Garikoitz Sarriugarte Onaindia 431

Gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga

Finala:
Saioa:
Gaurko saioaren ostean, erabakita geratu da zeintzuk izango diren #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten bertsolariak. Hurrengoak:
• Iratxe Ibarra Foruria (Etxabarriko saioko irabazlea)
• Etxahun Lekue Etxebarria (Urdulizko saioko irabazlea)
• Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Amorebieta-Etxanoko saioko irabazlea)
• Jone Uria Albizuri (puntuazioz 1.a)
• Onintza Enbeita Maguregi (puntuazioz 2.a)
• Oihana Bartra Arenas (puntuazioz 3.a)
• Fredi Paia Ruiz (puntuazioz 4.a)
• Xabat Galletebeitia Abaroa (puntuazioz 5.a)

Finala abenduaren 20an jokatuko da Bilbon, Bilbao Arenan (Miribilla), 17:30etik aurrera.

Sarrerak:
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finaleko sarrerak erosteko, hurrengo bideak daude:
• www.bertsosarrerak.eu orria
• Txappelketa aplikazioa
• Durangoko azokan, Lanku Bertso Zerbitzuen standean
• Finalaren egunean, eguerditik aurrera, Bilbao Arenako txarteldegian

#Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketari buruzko informazio gehiago www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa webgunean.

Artículo anteriorAfecciones por las obras del nuevo ambulatorio
Artículo siguienteEL DERBI VASCO SE QUEDÓ EN CASA