Aritz Labrador zornotzarrak txistua jotzeko aukera izan du atzerrian. 19 urteko txistulari gazteak 2016ko urrian Laaxera (Suitza) eta 2016ko abenduan Berlinera (Alemania) eraman ditu Euskal Herriko musika-tresna honen doinuak.
“Txistuak betidanik izan du bere lekua Euskal gizartean. Hainbat hiritan oraindik ere badaude bertako udaletako txistulari bandak. Hala ere, musika-tresnaren hobekuntza dela medio, gure instrumentu tradizionalaren musika-esparruak asko zabaldu dira. Egun, ganbera musikako taldeetan eta musika garaikidean ere protagonista da.
Suitzan musika klasikoa jotzeko aukera izan nuen, Haydn-en trio bat, Gioia Bomatter (bibolina) eta Seraina Petersenekin (biolontxeloa) batera. Berlinera, aldiz, hemengo obra bat eraman genuen Alex Gonzalez piano joleak eta biok: Hilario Olazaranen Eguberria. Esperientzia paregabea eta arrakasta itzela izan da. Bi instrumentu aldi berean jotzean txundituta geratzen dira denak.”
“Txistuak badu etorkizuna aurretik. Esparru tradizionala mantendu beharra dago; honen eredu da Udazken Txistulari Taldeak igandero egiten duen kalejira. Hala eta guztiz ere, kontzertuetan eta goi-mailako musikan ere badu lekua gure instrumentuak.” dio Aritzek.
Berlin: