Icono del sitio www.amorebieta.com

ARGIA URRATZEN DENEAN

Zornotzako emakumeen kartzelaren inguruko dokumentala

           Zornotzako espetxea, diktadurak emakume errepublikarrak, ezkerrekoak eta nazionalistak giltzapetzeko diseinatutako zigor-kartzelen sare baten zati garrantzitsua izan zen. «Oso arriskutsu”-tzat jotzen ziren Estatu osoko emakumeak preso hartzeko pentsatutako kartzela izan zen, alegia. Orain Baleukok eta Filmak dokumentala egingo dute honen inguruan.

Dokumental honen lehenengo zeregina Zornotzako emakumeen kartzelaren historia ikertzea da, hartatik igaro ziren eta irainak, tortura eta heriotza jasan zituzten 2000tik gora emakumeen izenak, jatorria eta ondorengoak erakusten dituzten artxiboak eta testigantzak bilatuz. Hauetatik, gutxienez 42 emakume bertan hil ziren eta asko herriko kanposantoan egiten ari direndesobiratze lanetan agertu ko dira seguruenik.

Baita ere, orainera eta etorkizunari begira, dokumentalak belaunaldi berriei iraganaren transmisio-katea egiten lagundu nahi die; zornotzarren, eta bereziki emakumeen, parte hartzea eta inplikazio bultzatuz. Helburua herri honen oroimenean modu positiboan eragitea da. El Carmelo Ikastetxea, Alaiak emakumezko koroa eta Bertso Eskolaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Emakumeak eta haurrak

Hau da dokumentalaren atalik hunkigarriena, Ascension Badiola historialariaren eta beste aditu eta senide batzuen ikerketari esker. Emakumezko aktoreek interpretatutako atxilotuen testigantza zuzenak erabiltzen dira. Gainera, espetxean jaiotako haurren kasuak azpimarratzen dira, haien tutoretza, askotan errejimenaren esku geratu zelako.

Vallejo-Nágera frankismoko persona irikikaragarrienetarikoa izan zen. Eugenesia de la Hispanidad liburuaren egilea, «genegorria» bilatzen zuen eta 50 atxilotuekin  esperimentuak gidatu zituen; tortura eta exekuzio mota guztiak legitimatuz. Espetxeko arduradunak izanik, moja oblatak eta San Jose emakumeak hiltzen utzi eta haurren entregak antolatu zituztela diote testigantzak.

El Carmelo ikastetxea dokumentalaren protagonista nagusietako bat da. Gaur egungo irudiak off-eko testigantzekin, artxiboko irudiekin eta herritarren parte hartzearekin nahastuz,han gertatu zenaren pisua islatzea lortuko dugu, gaur egun duen erabilera argitsuagoari muzin egin gabe. Bere jolastokia dokumentalaren sekuentzia garrantzitsuenen erdigunea izango da, bai elkarrizketa batzuetarako, bai ikaslegoak zein herriak parte hartzen duten sekuentzietarako ere..

Salir de la versión móvil