300 parte hartzaile inguru irten dira gaur Jauregibarriako zelaietatik Aramotz Mendi Lasterketa betetzeko asmoz. Aurretik 17 kilometro eta helmugan Javier Goitia (Aiaramendi korrikalariak) nagusitu da, 1:28:51 denbora eginez. Bigarren Jokin Etxabe eta ondoren Ekaitz Lejarzegi.Lehen zornotzarra Jon Goiria izan da.
Nesken artean, Ohiana Unzalu izan da garailea, Nerea Amilibia eta Zutoia Odriozola, bigarren eta hirugarren.