Amorebieta-Etxanoko udalak San Migel kalea berrantolatu, asfaltatu eta seinaleztapena hobetu du. Jarduketa eremua San Migel kaleko 21 bisean hasi eta Bideaurreraino izan da.
Ondoko lanak egin dira: aparkaleku plazak berrantolatu, Jauregizahar auzora sartu eta irteteko errotonda bat jarri da trafikoa arautzeko, zorua asfaltatu eta seinaleztapena hobetu da tarte guztian.
Lan hauekin aparkaleku plaza kopurua berrantolatu eta handitu da, guztira aparkatzeko 20 plaza egongo direlarik eta trafikoa arintzeko bidea berrantolatu da eta ibilgailuen zirkulazioa gehienez 30 kilometro orduko abiaduran egingo dela bermatu.
Jarduketa honekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako hainbat proposameni erantzuten die. Proposamen horietan San Migel kaletik herrira sartu eta irteterakoan trafikoan hobekuntzak egitea eskatzen zuten.