Ane Pikaza izango da “Ane eta Peio” filmaren protagonista

Jokin Etxeberry produktorea, Lara Izagirre zuzendaria eta Ane Pikaza aktorea

“Ane eta Peio, maitasun istorio bat piper artean» Lara Izagirre zornotzarraren gidoilari eta zuzendariaren bigarren film luzea da. 2019an, Bizkaian, Gipuzkoan eta Iparralden euskaraz filmatuko den komedia honek emakume bat izango du pertsonaia nagusia eta Ane Pikaza izango da lan honetan, gaur jakitera eman dutenez Durangoko azokan.
“Road movie” eta komedia izango da, Zornotzatik Ezpeletera, hegoaldetik iparraldera, kotxe zahar batean…
Ane Pikaza ezaguna dugu Zornotzan, izan ere Haizetara aurkeztu du urte guzti hauetan,bera izan da musika banda lehiaketa honen irabazleak iragarri dituena parkeko kioskotik.

Artículo anteriorLos azules ganan el derbi contra la Cultu
Artículo siguiente“BAYANDALAI – LORD OF THE TAIGA” SE ESTRENA EN EL BILBAO MENDI FILM FESTIVAL