Gaur aurkeztu da Zelaietako auditorioan Sua Edizioak eta Mendifilmen komiki berria, mendizaletasunari buruzkoa: ‘Andres Espinosa: Bakarrik eta Libre’, Ramon Olasagasti egilea, Cesar Llaguno ilustratzailea eta Argiñe Areitio (Sua Edizioak) zuzendarien eskutik. Bertan izan dira ere Andres Espinosa mendizale zornotzarraren familiakoak eta Enrike Renteria, Espinosaren lagun handia izandakoarenak.
Komiki honek Espinosari eta bere lorpen ugariei aitortza bat egiten die. Goi mailako mendizalea eta alpinista izan zen, Ramon Olasagasti egilearen esanetan.
Gizon bat garaiari aurreratua. Urrats harrigarriak eman zituen aitzindari bat. Heroi ezpalik gabeko erraldoia. Horrelakoa izan zen Andres Espinosa. 1931. urtean, Alpeetara joatea ere berealdiko erronka zenean, Kangchenjungara abiatu zen bera, Himalaia handira. Aurrez, Mont Blanc eta Cervino igo zituen, baita Kilimanjaro ere, hirurak bakar-bakarrik, aurrez beste inork ez bezala. 1936-39ko gerrak eten zuen mendizale zornotzarraren ibilbidea, eta ez zen gehiago bakarrik eta libre ibili zen mendi handi haietara itzuli. Neurri handi batean, haren urratsetan idatzi du historia herri mendizale honek.