Andramari Zornotzako Ikastolak EKI proiektua inplementatuko du Lehen Hezkuntzan

Aurten, Andramari Ikastolak, EKI proiektuarekin jarraituz erronka berri bati egiten dio aurre, Lehen Hezkuntzako 6. mailan hezkuntza-sistema berritzailea inplementatzen ari da. Azkenengo lau urteetan DBHko maila desberdinetan ezarri dute proiektua eta “agerikoa da ikasgeletan eman den eraldaketa”, azaldu zuen Bittor Cámara-k, Zuzendari Pedagogikoa.
EKI proiektua Ikaselkarrek, ikastolen elkarteak eta Elkar argitaletxeak osatutako taldea, garatutako hezkuntza programa da. Europa mailan aitzindaria den proiektu honek konpetentzien garapenean, eta ez datu pilaketetan, oinarritzen du bere hezkuntza eredua. Egitasmoaren abiapuntua euskal curriculumean ezarri zen, ikuspuntu metodologikotik integrazioaren pedagogia erabiltzea erabaki zen eta hortik formulatu zen konpetentzien gainean oinarritutako hezkuntza.
“Orain dela lau urte aurrera pausu ikaragarria eman genuen. Ikasleek modu desberdin baten ikasten hasi ziren eta irakasleek era desberdinean erakusten”, azaldu zuen Abel Ariznabarretak, Ikastolen Elkarteko Hezkuntza arduradunak. Proiektuaren xedea, konpetentzia eta pedagogia integratzaileak garatzean, ikasleek bizitzan zehar aurki ditzaketen egoerei aurre egiteko trebetasunak eskuratzean datza.
Horregatik, Lehen Hezkuntzako 6. mailan esperimentatzen ari dira dagoeneko hainbat ikastolatan, eta Andramari Zornotzako Ikastola horien artean dago. Etorkizunean, Lehen Hezkuntzako beste mailetan ere garapena izango du.
AndramariZornotzako Ikastola implanta el proyecto EKI en primaria
Tras cuatro años, en los que la ikastola ha implementado el proyecto educativo EKI en la ESO, en este curso afrontará el reto de aplicarlo en Primaria, en sexto concretamente. “Es visible la transformación que se ha dado en las aulas”, explicó Bittor Cámara, Director Pedagógico. EKI es un proyecto educativo basado en el curriculum vasco y en competencias que ha transformado el modo de enseñanza y aprendizaje en las aulas. “Hace cuatro años dimos un salto enorme. Los alumnos comenzaron a aprender de una manera diferente y los profesores a enseñar de una forma distinta”, indicó Abel Ariznabarreta, responsable de Educación de Ikastolen Elkartea.

Artículo anteriorLOANN consigue la Q de calidad de peluquería.
Artículo siguienteLourdes Otaegi eta Garazi Otxagabia Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XV. edizioko irabazleak