Andra Mari Ikastola: 2015 aldaketa urtea

Aurten aldaketa eta berrikuntza garrantzitsuetan murgilduta gaude. Agerikoa da hori, Zornotzako Larrea auzora hurbildu eta ikastolari begiratua eginez gero: bai, hala da, eraikin berria egiten ari gara.(Estamos inmersos en un proceso de cambio e innovación)

Andra Mari Ikastola handitzen doa, eta ahalik eta jende gehienari eskaini nahi diogu hezkuntza-ibilbidea gurekin batera egiteko aukera; horrenbestez, handitzeko garaia heldu zaigu. (Andra Mari ikastola está creciendo, por lo que debemos ampliar nuestras instalaciones)

Beheko argazkietan ikusten duzuenez, egungo eraikinari BIGARREN HEZKUNTZAKO eraikin berria erantsi diogu. (Como podéis ver en la fotografía, estamos construyendo un nuevo edificio de EDUCACION SECUNDARIA).

Gaur egun lanetan gabiltza eta 2015eko Irailean, ikasturte berriarekin batera, ikasle, guraso eta langileek nahiz familia eta ikasle berriek eraikin berriaz disfrutatu ahal izango dugu. (El nuevo edificio estará a punto para el nuevo curso en septiembre de 2015).

Garai berria dator eta egiturazko aldaketa dakar berarekin. Aspaldi ikastolako irakasleak berritzen eta prestakuntzan eguneratzen jardun ondoren, orain egoitza eraberritzeko mementoa heldu zaigu. (Viene una nueva etapa. Hemos tenido un proceso de renovación de plantilla y hemos invertido en una formación actualizada, ahora toca renovar las instalaciones).

Kontuan izan behar da Europar Kooperatiba osatzen dugun ikastolen mugimenduak urteetan landutako eskaintza pedagogiko eta metodologiko propioa lantzeko baliabideak hobetzen joateko lan handi-handiaren alderdirik ikusgarriena baino ez dela eraikin berria. (Hay que tener en cuenta que este nuevo edificio no es más que la cara visible del arduo trabajo que hacemos desde hace mucho tiempo en mejorar nuestros recursos para renovar nuestra oferta pedagógica y metodológica)

Umeak lasaiago egongo dira geletan, espazio askoz gehiago edukiko dugu ikastola osoan , baina horretaz gain, baliabide berrietara hobeto hurbiltzeko lekua ere izango dugu. (Tranquilidad, espacio y nuevos recursos)

Eraikin eder eta ikusgarri hau, hainbeste aukera emango diguna …. bada, hori ez da Andra Mari ikastolak eskaintzen duen onena: onena gure metodologia, gure ikasleneta irakasle gazte, ausart, prestatu eta prestuak dira. (El edificio no es lo mejor de Andra Mari Ikastola, lo mejor es nuestra metodología, alumnos y profesores jóvenes, audaces, preparados y nobles).

Ikastolan dugun eskaintza 0-18 urte bitartekoa da (Ibaizabal ikastolako batxilergoan baitu jarraipena Andra Marin hasitako ibilbideak). (Ofrecemos de 0 a 18 años, junto con Ibaizabal ikastola).

Eskaintza metodologiko eta pedagogiko propioa dugu, geure ikerketa- eta garapen-taldearekin. Hain zuzen, gure metodologiak ikasleak laguntzen ditu, ikastolako hezkuntza-prozesuan hasi eta amaitu arte. (Tenemos nuestra propia metodología, con nuestro propio grupo de investigación y desarrollo, que acompaña a los alumnos en todo su proceso educativo).

Gurasoak ikastolako bazkide kooperatibista dira eta familiek eta ikastolak bat egiten dugu, denon artean, lan-taldean, ikasleak hezten. Horretarako, ikastolako egunerokotasuna ez da gelan gelditzen, kanpo ekintza mordoa antolatzen baititugu, denak elkarlan eta elkarbizitza egokian oinarrituta, denok baikara ikasleen eredu. Honen adibide: guraso ordezkariak, Santo Tomas Azoka, Katiuskola, Aitite-amamentzako omenaldia, Haur jaio berrientzako masaje ikastaroak, Elikadura osasuntsuko ikastaroak (Basque Culinary Center), etab.
(Las familias son socios cooperativistas del centro. Entre todos hacemos la ikastola. Para conseguirlo llegamos más allá que las horas lectivas. Nuestra convivencia y trabajo en común sirven como modelo para nuestros alumnos: padres y madres delegados, la feria de Santo Tomas, Homenaje aitites y amamas, cursos de masajes para bebes recién nacidos, formación para una alimentación saludable (Basque Culianry Center), etc.)

Ume eta gazteenganako konfiantzan oinarritutako, guraso eta irakasleen elkarlanari esker, egunero-egunero eraikitzen den kalitateko euskal hezkuntza aurrerakoian dihardugu.
(Trabajamos día a día en una educación euskaldun avanzada, gracias al trabajo en común de familias y profesores, basado en la confianza hacia los pequeños y jóvenes de Andra Mari ikastola. )

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.