Zornotzan

Albisteak

Andoni Agirrebeitiaren agurra

​​

​​      

Zornotzar agurgarriak, 

Gaur, 16 urte eta gero, azken zortziak alkate gisa, iritsi da ibilbide honeri agur esateko momentua. Aitortu behar dotsentimendu gazi-gozoa dodala. Pribilegioa eta ohorea izan da zuek ordezkatzea eta gure herriaren alde lan egitea, Amorebieta-Etxanoren garapenean eragitea.

Urte hauetan guztietan erronka ugariri egin deutseguaurre, lan egin dogu, etengabe, Amorebieta-Etxanok aurrera egin zezan. Eta harrotasunez esan daiket herri hobeago batean bizi garela. Zornotzarron bizi-kalitatea hobetu dogu, herri berdinzaleago bat dogu, garapen ekonomikoa bultzatu dogu, hezkuntza, kultura eta kirola indartu doguz, eta herritarren parte-hartzea sustatu dogu. Amorebieta-Etxano bizitzeko herririk onena izateko egin dogu lan, alkarregaz

Bidea ez dot bakarrik egin, asko izan dira nirekin batera gogor lan egin dabenak, eta eskerrak emon gura deutsiedaz guztiei: hamasei urte hauetan gobernu talde ezberdinetan lanean aritu diren zinegotziei egindako lan nekaezinagatik, udal-langileei herri honekiko duten konpromiso irmoagatik eta oposizioko zinegotziei, komunitate indartsu eta batu bat eraikitzen laguntzeagatik.

Baina, batez ere, eskerrak eman nahi deutsiedazherritarrei, zornotzarrei. Eskerrik asko zuen konfiantzagatik, zuen parte-hartze aktiboagatik eta zuen ordezkari izateko aukera emoteagatik. Era berean, eskerrik beroenak herriko talde, eragile eta elkarteei. Zuen guztion konpromisoa eta alkartasuna funtsezkoak izan dira gure herriaren garapenerako, alkate gisa jarduteko

Alkate kargua izteko momentua iritsi den arren, gure herriarekiko eta komunitatearekiko dodan konpromisoak ez du etenik. Nagoen tokitik laguntzen jarraituko dot, Amorebieta-Etxanoren alde egingo dot; eta ziurtasun osoz dinotsuet, hurrengo gobernu-taldeak ere guztion onerako lan egiten jarraituko dauela. Amorebieta-Etxanok etorkizun bikaina dauka aurretik, oparoa. Alkarrekin egingo doguaurrera. 

Eskerrik asko guztiagatik,

Andoni Agirrebeitia Abendibar 

Estimadas y estimados zornotzarras,

Hoy me dirijo a vosotras y vosotros con sentimientos encontrados al poner fin a mi servicio en el Ayuntamiento después de 16 años, los últimos 8 como alcalde. Ha sido un privilegio y un honor representaros y trabajar para el progreso de Amorebieta-Etxano.

Durante este tiempo hemos enfrentado desafíos y hemos trabajado sin cesar para que Amorebieta-Etxano avance. Puedo decir con orgullo que vivimos en un municipio mejor. Hemos mejorado la calidad de vida de las y los zornotzarras, tenemos un municipio más igualitario, hemos impulsado el desarrollo económico, fortalecido la educación, la cultura y el deporte, y hemos promovido la participación ciudadana. Hemos trabajado juntas y juntos para que Amorebieta-Etxano sea el mejor municipio para vivir. 

El camino no lo he realizado solo, han sido muchas y muchos los que han trabajado duro junto a mí y quiero darles las gracias: a las y los concejales que han estado trabajando estos dieciséis años en los diferentes equipos de gobierno por su incansable trabajo; a las y los trabajadores municipales por su firme compromiso con este pueblo; y a las y los concejales de la oposición por ayudar a construir una comunidad fuerte y unida.

Pero, sobre todo, quiero agradecer a cada una y uno de vosotros, a la ciudadanía zornotzarra. Gracias por vuestra confianza, por vuestra participación y por permitirme ser vuestro representante. Asimismo, quiero mostrar mi más sincero agradecimiento a los agentes, grupos yasociaciones zornotzarras. El compromiso y la solidaridad de todas y todos han sido fundamentales para el desarrollo de nuestro municipio, para desarrollar mi función como alcalde.

Aunque mi camino como alcalde llega a su fin, mi compromiso con nuestro municipio y comunidad perdurará. Seguiré apoyando y trabajando por Amorebieta-Etxano desde donde me encuentre. Os aseguro que el próximo equipo de gobierno seguirá trabajando por el bien de todas y todos. Amorebieta-Etxano tiene por delante un futuro brillante, prometedor. Avanzaremos juntas y juntos. 

Gracias por todo,

Andoni Agirrebeitia Abendibar

+ Irakurri

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak

Ekainaren 6an zabalduko da Amorebieta-Etxanoko haur danborradan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko haur danborrada tradizio handiko ekitaldia izan ohi da Amorebieta-Etxanoko jaietan. Uztailaren 26an ospatuko da eta bihartik hasita ekainaren 14ª bitarte zabalik egongo da izena emateko epea. Danborradan parte har dezakete 5 eta 13 bitarteko haurrek (2011-2019 artean jaiotakoak). Interesdunek

‘ARGENTINA’ Irati Lezama

Iratik beti izan du argi psikologa izan nahi zuela. Horregatik, karrera Deustun eta Masterra Donostian egin ondoren, Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen (aurretik han ikasten aritu baitzen), lanera eta batez ere bere formakuntza aberastera. Pozik etorri zen Erasmuseko hilabeteetan Argentinan