Ander Uriarte izango da EH Bilduren liberatua Amorebieta-Etxanon

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteak (Eudel) udaletxean liberatu bat izatea ahalbidetzen dio oposizioko alderdi nagusiari eta EH Bilduk aukera hori baliatzea erabaki du.

«Joan den legealdian lan zama handia izan genuen eta oraingoan ere hala izango dela aurreikusten dugu. Taldean pertsona bat liberatuz gero, udaletxeko eginkizunetan eraginkorragoak izango garela eta herritarrei arreta hobea eskainiko diegula uste dugu», esan dute EH Bildukoek.

Liberatu gisa dagokion soldata hau da: 59.548 euro urtean. Baina, Uriartek, Zornotza Lanbide Heziketa Ikastetxeko irakasle moduan dagokion ordainsaria jasotzen segituko du.

Artículo anteriorI’m Bizi: 23, 24 y 25 de octubre en Amorebieta
Artículo siguienteNORA pelikularen Film azoka- Mercadillo