ANDER GERRIKAETXEBARRIA ITZEL ZEGAMA AIZKORRI LASTERKETAN

Erakustaldi bikaina eman zuen Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak munduko mendi-lasterketarik onenean; non eta Zegama-Aizkorri maratoian. 18. Postuan helmugaratu zen 4 ordu eta 15 minutuko denborarekin inoizko ediziorik arinenean. Maila ikaragarria eman dute parte-hartzaileek, nazioarteko espezialistarik onenak biltzen baitira urtero herri gipuzkoarrean, eta bertan izan dugu zornotzarra euskaldunen kalitatea ere itzela dela plazaratzen -4.euskalduna izan da-. 20 urterekin egindako balentria hau ziur ez duela sekula ere ahaztuko. Ibilbide ederra opa diogu Gerrikaetxebarriari Euskal Selekzioaren eskutik.
IMG_5647

Artículo anteriorMARCHA POPULAR DERANDEIN FUNDAZIOA 11 de junio Jauregibarria (Zornotza)
Artículo siguienteIraunkortasunari buruzko foroa