Amorebieta-Etxanoko umeek zirko tailer bat izango dute online hilabete honetan

• Amorebieta-Etxanoko Udalaren proposamen berri bat da, umeen konfinamendua aritzen laguntzeko.
• Gainera, maiatzean ipuin kontalarien saio gehiago egongo dira eta eskulanen lehiaketa berri bat.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gazteria eta Euskara Sailek, udal liburutegiarekin batera, hainbat online jarduera antolatu dituzte maiatzean familian egiteko.
Eskainiko diren jarduera guztiak euskaraz izango dira eta azpimarratu beharra dago 3 eta 10 urteko umeen familiei zuzendutako zirko tailerra. Etxean egon ohi diren tresnekin zirkuko ikuskizunak egiteko gonbita egingo digute. Ariketa egin eta familian jolasteko proposamena da beraz, umeen irudimena lantzearekin batera. Tailerraren ardura Txitatoki Urdabai Zirko Eskolak izango du eta maiatzaren 18tik 22ra eskura izango da.
Gainera, hilabete honetan Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren saio bi egongo dira. Lehenengoa 8tik 14rako astean ikusgai egongo da, Emakume paregabeak; eta bigarrena emozioei buruzkoa izango da eta maiatzaren 22tik 28ra ikusi ahal izango da. Halaber, Kontuleku saio berri bi egingo dira, Aitor Ormaetxearen eskutik: lehenengoa maiatzaren 15etik aurrera ikusi ahal izango da eta bigarrena maiatzaren 29tik aurrera. Gainera, denborapasak eta asteroko jarduerak eguneratzen jarraituko da.
Eskulan lehiaketa berria
Hilabete honetan gainera, eskulan lehiaketa berri bat egongo da. Zelaietako Urgozo parkea izango da oraingoan protagonista. 12 urte arteko umeek parte hartu ahal izango dute, eta etxean dituzten materialekin iturria irudikatu beharko dute. Egindako lanaren argazki bat bidali beharko dute ondoko helbidera maiatzaren 14a baino lehen: gazteinfo@amorebieta.eus.
Saria Zornotza Aretoko umeen ikuskizun baterako bi sarrera izango da. Antzokiak jarduerari berriro ekiten dionean erabili ahal izango dira. Maiatzaren 18an jakinaraziko da nor den irabazlea.
Umeentzako jarduera guztiak ondoko loturetan aurkitu daitezke:
https://www.ametx.eus/es/noticias/actividades-culturales-online-por-motivo-del-covid19
https://ametxgazteria.net/2020/04/23/ludotekako-ekintza-bereziak-umeentzat/?lang=es

Artículo anteriorSeguimos sin nuevos contagios
Artículo siguientePor tercer día consecutivo, Amorebieta-Etxano sigue sin sumar infectados