• “Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Zelaieta Zentroan egingo da azaroaren 30etik abenduaren 1era.
• Aurten ekintza berezia nabarmentzen da, “Bideo-jokoen erabilera arduratsu baten biderantz” hitzaldia.
“Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da Amorebieta-Etxanon azaroaren 30 eta abenduaren 1ean. Zelaieta Zentroan, Amorebieta IV frontoian, izango da eta adin guztietako jendearentzat zabalik egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta sarrera doakoa da.
Hainbat gune izango dira parte-hartzaileen adinaren arabera bereiziak: familientzako gune bat, 4 eta 9 urte arteko umeentzat egokia dena, umeek eta helduek elkarrekin jolasteko. Baita 9 urtetik gorakoentzat zein helduentzat gunea ere.
Aisialdirako eskaintza desberdin bat erakutsi nahi da, mahai-jokoetan oinarritutakoa hain zuzen ere. Ekitaldiko dinamizatzaileek azalduko dituzte jolas eta jokoen arauak, beraz, ez da beharrezkoa hauek ezagutzea.
Aurten ekintza berezia nabarmentzen da, “Bideo-jokoen erabilera arduratsu baten biderantz” hitzaldia. Gaur egun, bideo-jokoak gero eta nabarmenagoak egin dira gure egunerokoan, baina, ba al dakigu zer diren bideo-jokoak? Gure gazteen arduradunak diren pertsona erreferenteak eta bideo-jokoen erabilera arduratsua sustatu nahi dutenentzako aproposa den hitzaldi hau, larunbatean izango du lekua, azaroaren 30ean 17:00etan Zelaietako Auditoriumean. Hitzaldia euskaraz garatuko da.
Iaz 900 lagun baino gehiagok parte hartu zuten jaialdian. Ekintza Ametxek antolatu du eta tailerrak eta salmenta postuak ere egongo dira.
Aipatutako ekintzez gain, Zelaieta Zentroan dagoen erakusketa dela eta, ilustrazio tailer bat eskainiko da 6-11 urte bitarteko gazteentzat azaroaren 30ean 11:30etan, Erakusketa gelan Maria Lafuente ilustratzailearen eskutik. Ekintza honetan parte hartzeko izena eman beharra dago Gazte Txokoan, 17:00etatik 20:00etara, 946300650 telefonoan edo gazteinfo@ametx.eus helbidean, izen-abizenak, adina eta kontakturako telefonoa emanez.