Amorebieta-Etxanoko Udalak inoizko aurrekonturik altuena izango du 2022an

•  Aurrekontua 31.089.133 eurokoa izango da 2022an; 2021ekoa baino %7,13 altuagoa.

 •  Udal Aurrekontuen % 49,50 hiritartasunera bideratuko da:zornotzar herriari eskaintzen zaizkion zerbitzuetarako, haien interesak eta beharrak kontuan hartuta, arreta familietan, adinekoengan eta emakume zornotzarrengan jarriz.

• Udalak 4.393.906 euro aurreikusi ditu inbertsioetarako, besteak beste, Urgozo kiroldegia, Ogenbarrenako III. fasea eta Zelaietako jolas gunea estaltzeko. Gainera, gobernantza partekatuko eredu berri baten aldeko apustua egin du; hala, aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioen % 52,5 Amorebieta-Etxanoko herriak eskatua da. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2022ko Udal Aurrekontuak onartu ditu gaur goizean izandako Osoko Bilkuran. EAJ-PNV eta PSOEk alde bozkatu dute eta EH Bilduk eta Elkarrekin Amorebietak kontra.
2022ko Udal Aurrekontua 31.089.133 eurokoa izango da, historikoa, inoizko altuena: aurreko urtean baino %7,13 euro gehiago izango ditu Udalak aurten. Andoni Agirrebeitia alkateak adierazi duen moduan, aurtengo aurrekontuak Amorebieta-Etxanoko Udalak helburu duen gobernantza eredu berria oinarri hartuta egindakoak dira:”Amorebieta-Etxanok gobernantza eredu partekatuaren aldeko apustu garbia egin du, erabakiak herritar guztion artean hartzea dugu helburu, elkarrekin erabakitzea”. Hala, aurrekontuetan aurreikusitako inbertsioen %52,5a herritarren parte hartzetik eratorria da; proiektu handi guztiak, herritarren batera proposatu eta landu dira».Gobernantza eredu horren parte da, baita ere, Udalaren kudeaketa hiru arlo nagusitan lantzea: Hiritartasuna, Lurraldetasuna eta Antolakuntza.

Hiritartasuna ardatz: zerbitzu publikoak hobetzea

Udal aurrekontuen ia erdia, %49,50a Hiritartasun arlora bideratuko da 2022an, zornotzarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak euren beharretara egokituak izan daitezen, kalitatezkoak. Agirrebeitiak azaldu du, Udalak 15.384.466 euro  bideratuko dituela zornotzarren bizi kalitatea hobetzera, eta horretarako behar beharrezkoa dela bidea beraiekin egitea, euren beharrak eta interesak aintzat hartzea: «herriak eta Udalak, elkarlanean, lan egiteko bide berriak jorratuko dituzte,  zornotzarren erabateko asebetetzea ziurtatzeko. 2022ko Udal aurrekontuetan lehen mailako garrantzia dute familiek, adineko pertsonek eta emakume zornotzarrek».

Gizarte ekintza eta berdintasunerako aurrekontua %28,53 eurokoa izango da: herritarrak erdian jarriz, Amorebieta-Etxanok eredu gizatiarrago, kohesionatuago eta jasangarriago baten aldeko apustua egin  du. Horrez gain, feminismoaren ahalduntzea sustatzen duen herria izaten jarraituko du, berdintasun erreala oinarri duen herri baterako bidea eginez.

Horrez gain, Amorebieta-Etxanok, aurrekontu hauetan, familietan ere jarri du arreta. Agirrebeitiak azaldu bezala, hauek ere Udalaren ardura dira: «gaurko haur eta gazteak gure etorkizuna dira, biharko Amorebieta-Etxano. Parte-hartzea sustatuko dugu, haien eta eurenfamilien beharrak entzuteko eta horiei erantzuteko. Haur eta gazteei zuzendutako zerbitzuak eta ekitaldiak eskainiko ditugu, eta haien beharretara egokitutako baliabideak, programak eta aisialdirako guneak garatuko ditugu».

Halaber, kulturaren eta kirolaren arloan, Agirrebeitiak nabarmendu du Amorebieta-Etxanok babesa ematen diela klubei eta elkarteei, eta kultura-sorkuntza, sormen-industrien garapena eta, bereziki, kultura eta kirol-eragileen eta herritar guztien parte-hartzea sustatzen dituela: «bide horretan kultura, kirol eta aisialdi-programak, jarduerak eta zerbitzuak dinamizatzen ditugu, baliabideak eta espazioak eskainiz. Udalak, 2022ko Udal Aurrekontuetan, Betarraganeko Urgozo Kiroldegia eraikitzen hastea eta kultura eta kirol guneetan beste hobekuntza batzuk egitea aurreikusi du. Gainera, aniztasunari, integrazioari eta berdintasun-irizpideei erantzuten dien kalitatezko eskaintza propioa dugu. Era berean, Udalak kultur nortasunaren eta euskararen aldeko apustua egiten jarraituko du.

2030eko Amorebieta-Etxano jomugaLurraldea

Udal Aurrekontuen %36,80a Lurraldea sailera bideratuko du Udalak: 11.819,177 euro. Agirrebeitiak azaldu  duen moduan, 2030eko Amorebieta-Etxano gaurtik ari gara lantzen, eraikitzen: «gure eguneroko bizitza ingurune fisiko batean garatzen da, lurralde batean, Amorebieta-Etxanon. Garapenak jasangarria izan behar du, eta hori oinarri izango dugu hartutako erabaki bakoitzean. Lurraldetasunari lotutako erronka ugari ditugu aurretik, eta Amorebieta-Etxano antolatu batetik egin behar diegu aurre, herritarren eskutik». Bide horretan, 2022ko Udal Aurrekontuetan aurreikusi ditu Udalak, besteak beste, Boroako Marabi auzora ur hornidura; Ogenbarrenako III fasea, oinezkoen hiri espazioa hobetzea eta handitzea ekarriko duena; Zelaietako jolas gunea estaltzea…

Antolakuntzaudal euskarriak garatzen jarraitzeko

Azkenik, Antolakuntza sailera aurrekontuen %13,70a bideratu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, 3.885.488 euro. Antolakuntza arloak bere gain hartzen ditu lege, ekonomia, finantzaketa eta administrazio euskarriak, herritarrei behar bezalako zerbitzu publikoak eskaini ahal izateko.

4.393.906 euro, inbertsioetarako

2022ko Udal Aurrekontuek 4.393.906 euro aurreikusten dituzte inbertsioetarako. Hala, herrian egingo diren lanen artean daude Urgozo Kiroldegiaren eraikitze hasiera; Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022 plana, Gudari eta Ogenbarrenako lanak… Andoni Agirrebeitia Alkateak azpimarratu du, hasieran aipatutako gobernantza eredu berri horri jarraiki, inbertsioetan aurreikusitako %52,5a zornotzarrek eskatua dela: «aurrekontuetan jasotako inbertsioen erdia baino gehiago Amorebieta-Etxanokobizilagunek eskatua da. Udalak 2.306.000 euro bideratuko ditu eskari horiek errealitate egiteko. Elkarrekin eraikiko dugu Amorebieta-Etxano».

Inbertsioen atalean aurreikusitako lanak:

• Ogenbarrenako urbanizazioa. III fasea. 1.226.000 euro • Urgozo Kiroldegia, 1.155.000 euros• Zelaietako jolas-gunearen estaltzea. 600.000 euro• Ziklo plana `Amorbieta-Etxano bizikletaz 2022´ 368.756,66 euro• Gudari kalearen berritzea. 300.000 euro• Boroako Marabi auzora ur hornidura 180.000 euro• Bide publikoak eta oinezko bideak hobetzea, 150.000 euro• Ekipamendu publikoak, kulturalak eta kirolekoak hobetzea, 174.149,89 euro

Zorroztasuna Udalaren aurrekontuetan eta ekonomian

Azkenik, eta aurrekontuak aztertu ostean, Agirrebeitiak gogoratu du Udalak aurrekontuetan eta ekonomian duen zorroztasunak ahalbidetu duela aurten tasen, zergen eta prezio publikoen izoztea. Udalak egindako kudeaketa onak posible egin du, besteak beste, ez igotzea: OHZ (Ogasun Higiezinen Zerga); ibilgailuen zerga; obren eta eraikuntzen zerga; ur, saneamendu eta hondakinen tasa; zerbitzu sozialen prezio publikoak; kiroldegiko, igerilekuko, gimnasioko eta kirol ekitaldietako abonuak; Zornotza Aretoko ekitaldi kulturaletako prezioak; zineko sarrerak; ikastaroak, Udal Euskaltegietako ikastaroak… «zornotzarrek eta gure herriko enpresek gure babesa izatea nahi dugu. Udalaren egoera ekonomikoa ona da, eta apustu garbia dugu: kudeaketa ona egitea, herri hobea eskaintzeko eta zornotzar guztien bizi kalitatea hobetzeko».

Plenoa bukatu ostean Migraziorako Euskal Itun Sozialaren logoa aurrean zutela argazkia atera dute Zornotzako zinegotziek.

EH Bilduko Ander Uriartek ezezko botoa azaldu du “iazko aurrekontuetan proposatutakoak bete ez direlako, Urgozo kiroldegiaren ikerketa egin ez delako eta anbizio gutxiko aurrekontuak direlako”.

Alba Gutiérrez, Elkarrekin Amorebietako zinegotziak Urgozo kiroldegia ere aipatu du ezezkoa emateko eta Astepeko berrantolaketa eskatu arren egin ez delako eta adierazpen libreko panelak jarri ez direlako, besteak beste.

Alicia Hernandez PSOEko ordezkariak baiezkoa eman du Ogenbarrenako hirugarren fasea aipatuz eta aurrekontu hauek zornotzarren bizi kalitatea hobetzeko direla esanez.

Artículo anteriorDECLARACIÓN CON MOTIVO DEL DÍA POR LA ELIMINACIÓN DE LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES 2021
Artículo siguienteEl director del Tour de Francia inaugura las obras de la primera bicipista de Bizkaia