Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteen enplegua sustatu eta ekintzailetza bultzatuko du

• Udalak enpresa ideia lehiaketa jarriko du martxan eskualdeko gazteen artean.
• Inguruko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko zenbait laguntza ere bultzatuko ditu Udalak.
• Helburua, prestakuntza koalifikatua duten udalerriko gazteei lan munduan sartzen laguntzea da.
Amorebieta-Etxanoko Udalaren lehentasunen artean gazteen enplegua eta ekintzailetza sustatzea daude. Horretarako, enpresa ideia lehiaketa jarriko du martxan eskualdeko gazteen artean. Helburua gazteei enpresak sortzen laguntzea eta udalerrirako berritzaileak izango diren enpresa ideien garapena indartzea da.
Enpresa arloko lehiaketa horrez gain, Udalak zenbait laguntza ere bultzatuko ditu eskualdeko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko. Helburua, prestakuntza koalifikatua duten udalerriko gazteei lan munduan sartzen laguntzea da.
Deialdiak denbora gutxi barru argitaratuko dira, eta Amorebieta-Etxanokoko Udaleko enplegu bulegoan jaso ahal izango da informazioa eta aurre-inskripzioa egin.
Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Udal Gaztedi planaren barruan sartzen dira. Plan horrek Bizkaiko Udaletako gazte arloa biltzen du.

Enpresa ideien lehiaketa
Amorebieta-Etxanoko Udalak eskualdeko gazteentzako enpresa ideien lehiaketa jarriko du martxan. Lehiaketa Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden 16 eta 29 urte arteko gazteei dago zuzenduta. Ekimenaren bitartez, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa kultura bultzatu eta zabaldu gura dute inguruko ekintzaileen artean. Helburua eskualdeak negozio aukera berrien sustatzaile eta bultzatzaile gisa betetzen duen lekua ezagutaraztea da.
Proiektuak gutxienez hiru pertsonak osatutako taldeetan aurkeztu beharko dira. Lehiaketa udalerrian erroldatutako gazteei dago zuzenduta, baina erroldatuta ez daudenek ere parte hartu ahal izango dute, taldearen %50, gutxienez, Amorebieta-Etxanoko biztanleak badira.
Inguruneko profesionalek osatutako epaimahaiak alderdi hauek baloratuko ditu: enpresa ideiaren sormena, proposamenaren izaera teknologikoa, eskualdeko enpresa egituran ezartzeko aukerak, ideiak ingurumenaren ikuspegitik izango dituen inplikazioak eta eskualdeko udalerrien beharrekin eta erronkekin duen lotura.
Udalak bost sari izango ditu: 1.000 euroko lehena eta 500 euroko bigarren lau sari.

Enplegurako laguntzak

Gaztedi Durangaldea hitzarmenaren sinadurarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteen enplegua sustatuko du. Horretarako, Udalak laguntza ekonomikoa emango die udalerrian langabezian dauden pertsonen kontratazioa bultzatzen duten enpresei. Diru-laguntza ildo horren helburua prestakuntza koalifikatua duten gazteei lan munduan sartzen laguntzea da, eskualdeko enpresetan lan kanpoko praktika programaren bitartez.
Bekak, Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden 18 eta 25 urte arteko gazteei daude zuzenduta.

Artículo anteriorSe pone en marcha el Servicio de Atención Diurna en el centro Nafarroa
Artículo siguienteMÁS DE CIEN PERSONAS SE REÚNEN EN ORUE PARA SU TRADICIONAL TXUPINAZO DE COMIENZO DE LAS FIESTAS DE LA VIRGEN DEL CARMEN