Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko aldagela berriak inauguratu ditu

– Aldagelen espazioa 452 m2-koa da, hau da, bikoiztu egin da lehen zegoen espazioa.
– Ganeko igerilekuek 7.500 m2 gehiago dituen berdegune bat izango dute erabiltzaileentzat.
– Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumena hobetzearen aldeko apustua egin du. Horregatik instalazio berriek ezpal biomasa galdara bat dute, bero-ponpa aerotermiko bat eta eguzki-argiaren kontrolatzaileak.
– Udalak 656.000 euroko inbertsioa egin du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ganeko aldagela berriak inauguratu ditu. Igerileku nagusiaren alboan dauden aldagela berriek, sexuaren arabera bereizitako aldagela eta dutxak izateaz gain, hirugarren bloke bat ere badute beheko solairuan, biltegirako eta botikina izateko erabiliko dena. Guztira azalera 452 m2-koa da, hau da, bikoiztu egiten da lehen zegoen espazioa.
Egoteko gunea ere handitu da. Horretarako, hiru eraikinen azalera belar artifizialarekin estaliko da. Honek berdegune hau aprobetxatzeko aukera emango die erabiltzaileei.
Egitura berria hormigoi armatuzkoa da eta fatxada nagusian eraikinerako sarbideak daude. Alboko fatxadek leiho handi bi dituzte eta horri esker argi naturala sartzen da.
Amorebieta-Etxanoko Udalak ingurumena hobetzearen aldeko apustua egin du. Horregatik instalazio berriek ezpal biomasa galdara bat dute, bero-ponpa aerotermiko bat eta eguzki-argiaren kontrolatzaileak.

Berdegunea handitu
Ganeko igerilekuek bihartik aurrera 7.500 m2 gehiago dituen berdegune bat izango dute erabiltzaileentzat. Ohiko lekuari ondokoak gehitu zaizkio: igerilekuen alboan dagoen erabilera anitzeko kantxa bat eta hurbil dagoen zuhaizti bat, orain Ganeko gunearen zati izango dena. Erabiltzaileek espazio berri hauek erabili ahal izango dituzte 11:00etatik 21:00etara. Lan hauek egiteko Udalak 656.000 euroko inbertsioa egin du.

Artículo anteriorLA MUJER ES LA PROTAGONISTA DEL CARTEL DE FIESTAS DE AMOREBIETA 2018
Artículo siguienteAmorebieta estrena nuevo bidegorri en el alto de Autzagane