Amorebieta-Etxanoko udalak eta ikastetxeek elikadura zirkularraren inguruko jardunaldi teknikoan parte hartu dute

• Jardunaldi tekniko honetan Larrea, Urritxe, El Carmelo, Karmengo Ama, Lauaxeta eta Andra Mari ikastetxeetako ikasle ordezkariak parte hartu dute.

Amorebieta-Etxanoko udalak eta ikastetxeek, Eskolako Agenda 21 programan lantzen ari den gaiarekin lotutako Jardunaldi Teknikoan parte hartu dute.
Ikasturte honetan, ikasleek “Elikadura zirkularraren” gaia lantzen ari dira eta aproposa ikusi da herrian errotutako Iraunkor elkartearen laguntzarekin kontatzea. Horrela, elkarteko Urtza Uriarte izan da gai jartzailea eta ikasleei gaiarekin lotutako informazioa eta datuak eman dizkiena.
Jardunaldi tekniko honetan Larrea, Urritxe, El Carmelo, Karmengo Ama, Lauaxeta eta Andra Mari ikastetxeetako ikasle ordezkariak parte hartu dute. Urtzak, elikadura zirkularraren gaia azaltzeaz gain, herriko ekoizleak eta elikagaiak aurkeztu ditu. Ikasleek, udal diagnostikoa egiteko datu baliogarriak jaso ahal izan dituzte eta aldi berean, herriko ekoizleen lana bultzatu egin da.

Artículo anteriorEGUZKILORE HA PRESENTADO “MOREA” JUNTO A LA ASOCIACIÓN CLARA CAMPOAMOR. UNA INICIATIVA DE SOLIDARIDAD Y SENSIBILIZACIÓN POR LA IGUALDAD DE MUJERES Y HOMBRES
Artículo siguienteIzar recibe el premio Zirgari a la Igualdad