Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du

• Larunbatean, martxoaren 7an, Zelaieta parkean Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. edizioa egongo da.
• Martxoan 8an 13:00etan elkarretaretzea egingo da Herriko Plazan eta erakunde adierazpena irakurriko da.
• Antzerkia, tailerrak, ipuin kontalariak eta erakusketak ere badaude programazioan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu martxoaren 8a , Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko. Herriko plazan, ohi bezala, elkarretaratzea egongo da, eta Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. edizioa ere egingo da. Horrez gain, programaren barruan ondokoak ere aurki ditzakegu: antzerkia, tailerrak, ipuin kontalariak, hitzaldiak eta erakusketak. Gainera, martxoan, Kine Zikloaren barruan, emakumeekin zerikusia duten hainbat film ikusi ahal izango dira.
Emakume Nekazari eta Artisauen Azoka
Emakumeen Nazioarteko Egunari aurre harturik, Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren XXIII. edizioa egingo da larunbatean, martxoaren 7an. Goiz guztian zehar Euskal Herriko hainbat lekutako 20 bat ekoizle egongo dira Zelaieta parkean. Hainbat eta hainbat produktu izango dituzte ikusgai: ogia, gozoak, marmelada, barazkiak, arropak edo osagarriak, beste batzuren artean. Egoitza Euskal Herrian duten enpresetako artikuluak daude beraz ikusgai, emakumeek egin eta ikusgai izango dituztenak, hogei bat txabolatan.
Gainera, Lorelei Green eta Discofagia taldeek musika zuzenean jarriko dute 12:00etatik aurrera.
Martxoak 8
Emakumeen Nazioarteko Egunean, ohi bezala, elkarretaratzea egingo da Herriko plazan 13:00etan eta ondoren erakunde adierazpena irakurriko da.

Programazio osoa
Osteguna, martxoak 5

• 19:30ean SACZ edo Koraleko egoitzan, Harrison 6. Hitzaldia “Baby Life Rescue: Emakumeen elkartasuna Afrikan”.

Ostirala, martxoak 6

• 18:00 Nafarroa Zentroan, 1. solairuan, hitzaldia: “Erreferente diren emakume ekintzaileak”. Amorebieta-Etxanoko hiru emakume ekintzaileren esperientzia: Joana Gil, Melanie Quintana eta Olga Fernandez.

Larunbata, martxoaren 7a
• 10:00 Zelaieta Parkea: Emakume Artisau eta Nekazarien Azokaren XXIII. edizioa, goiz guztian.
• 12:00 Zelaieta parkea: musika zuzenean Lorelei Green eta Discofagiarekin.
• 12:00 Udal liburutegia: kontu kontalaria, Ane Guevara ipuin kontalariarekin.
• 20:15 Zornotza Aretoa: “Elisa y Marcela” antzezlana, A Panadaria konpainiarekin.

Igandea, martxoaren 8a
• 13:00 Herriko plazan: elkartu eta erakunde adierazpena irakurri.

Asteartea, martxoak 17
• 10:00 Nafarroa Zentroa: tailerra “Neu nagusi: nola antzeman eta gainditu kanpoko eta barruko mugak ekiterakoan” Izen-ematea zabalik martxoaren 10era arte.

Martxoaren 3tik martxoaren 17ra
• Zornotza Aretoa: ‘Papeles de cine’ erakusketa, María Lafuente Lechuga, Layayaletuca.
https://festivaldemalaga.com/maf/?seccion=actividades&id_actividad=1296

Kine Zikloa
• Martxoak 3, 20:15 – María Lechuga, kontzertua.

• Martxoak 3, 20:15 – La Hija de un Ladrón, Belén Funes. 102 min. Espainia. (2019)

• Martxoak 10, 20:15 – El Viaje de Marta, Neus Ballús. 83 min. Espainia. (2019)

• Martxoak 17, 20:15 – Booksmart, Olivia Wilde. 102 min. Estatu Batuak. (2019)

Artículo anteriorZornotzako M8 Plataformak Martxoaren 8rako egitaraua aurkeztu du
Artículo siguienteZornotzako familiek nerabezaroan bideo-jokoak eta sare sozialak nola kudeatu ikasiko dute