Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabon hauetarako

• Gabonetako kontzertua, Olentzeroren bisita edota Errege Magoen Kabalgata, Gabon hauetako programaren barruan dauden ekintza batzuk dira.
• Ludoteka Bereziak aukera emango die 3 eta 10 urte arteko neska-mutikoei Zelaieta Zentroan egingo diren jardunaldi ludiko eta hezitzaileez gozatzeko.
Amorebieta-Etxano Gabonetarako prestatzen dabil. Sasoi honetarako programatu diren ekintzei bihar emango zaie hasiera, abenduak 4. Bihar 17:30ean Herriko plazan Gabonetako argiak piztuko dira. Ondoren Zubiar Musika Eskolakoak, Triki Piu, hainbat tailer eta txokolatada handi bat egongo dira.
Ostiralean, hilaren 13an, hasiko dira urtarrilaren 6ra arte antolatutako ekintzak. Musika, dantza eta kirola egongo da. 17 egunetan herritar guztientzat hainbat ekintza egongo dira, bereziki umeentzat.
Gainera aurten Ludoteka Berezia Gabonetan antolatu da. Honi esker txikienek ekintza ludiko eta hezitzaileak izango dituzte astebetean. 3 eta 10 urte arteko seme-alabak dituztenek izena eman nahi badute, bi txanda izango dituzte aukeratzeko. Lehenengoa, abenduaren 23, 26 eta 27an; eta bigarrena, abenduaren 30ean, urtarrilaren 2 eta 3an. Txanda bakoitzerako prezioa 24 eurokoa izango da eta izena emateko epea abenduaren 3an hasiko da eta abenduren 13an amaitu. Ondoko telefono zenbakira deitu behar da: 94 630 06 49 (16:00-20:00).

Artículo anterior17º Lointek Amorebieta-Etxano Cup llega con novedades y más equipos
Artículo siguienteSigue la búsqueda del vecino de Amorebieta