Amorebieta-Etxanoko Udalak Bernagoitia eta Belatxikieta arteko bidea konponduko du

– Lanak aste honetan hasiko dira eta Bernagoitia auzoa eta Belatxikieta lotzen dituen bidea egonkortuko da.
– Lan hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza eskuratu dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aste honetan hasi ditu Bernagoitia auzoa eta Belatxikieta lotzen dituen herri bidea konpontzeko lanak. 2018ko otsailean izandako euriteen ondorioz lur-jausiak egon ziren eta bidearen 23 metroko tartea egonkortu nahi da.

Lanek hilabete iraungo dute eta Bermeosolo S.A. enpresak egingo ditu. Udalak 74.000 euro inbertituko ditu eta Bizkaiko Foru Aldundiak %90eko diru-laguntza eman du ustekabekoetarako.

Artículo anteriorLara Izagirre zuzendariak udan grabatuko du ‘Nora’ luzemetraia
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN JULIO 2019