Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegiak, AEK-k eta Zornotzako Barnetegiak hasiera eman diote matrikulatzeko epeari

Andoni Agirrebeitia, Alkateak, Udaleko Euskera zinegotzia den Mitxel Etxebarriak, Idoia Zuloaga Zornotza Udal Euskaltegiaren zuzendariak, Mikel Etxebarria, Zornotzako Barnetegiaren ordezkariak eta AEK-ko udalerriko arduraduna den Julio Aranguenak zornotzar guztiak animatu nahi dituzte euskara ikasteko izena emateaz gain, euskaraz bizi eta euskal kulturaren ezagutzan murgil daitezen.

Hainbat dira udalerrian matrikulatzeko dauden aukerak: klaseak egunero, astero, ikastaro trinkoak … eta barnetegan aritzeko hileroko eskaintzak ere. Era berean, aipatzekoak dira aita-amei zuzenduta dauden klaseak, gurasoen benetako inplikazioa funtsezkoa delako txikienak ere euskaraz bizi eta euskaraz jarduten ohi daitezen.
Amorebieta-Etxanon bi euskaltegi daude hirigunean, eta barnetegi bat, Larrea auzoan. Ikasturteak burutu ondoren, udalerrian erroldatuta dauden euskara ikasleentzako diru-laguntzak eskaintzen ditu urtero Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez. Urria izaten da, Zelaieta zentrora zuzenduta, diru-laguntza horiek eskatzeko epea.

Idoia Zuluagak, Udal Euskaltegiaren zuzendariak berriz, “eskaria eta eskaintza bat egitea da gure helburua. 23 urteko eskarmetua dugu eta ikasleen beharrei egokitzen saiatzen gara. Orain astean 6 orduko ikastaroak ditugu eta ikasleek etxean egiten dute beste hainbeste. Etorkinei zuzendutako Aisa ikastaroa, Berbaldiak eta beste ekintza mota batzuk egiten ere jarraituko dute.

AEK-ko Julio Aranguenak euskera praktikoaren alde agertu da, “euskera hizkuntza denez praktikoa izan behar du eta berba egin behar da edozein momentuan eta edozein eran”. «Batzuk seme alabei laguntzeko ikasten dute, beste batzuk jubilatuak dira, eta beste asko asterketak gainditzea dute helburu».Talde txikiak, giro atsegina, ikasleen beharretara egokituz eta aurten lehen aldiz hiru orduko ikastaroak ere jarri dituzte.»Hizkuntza zuzen eta egokia erabili nahi dutenentzat ere C2 maila dugu».

Mikel Etxebarriak, Zornotza Barnetegiaren ordezkariak, azpimarratu duenez, Barnetegiak ikastaro aukera zabala eskaintzen du, urte guztiko eskaintza da eta maila guztietarako. Horrela, bertatik bertarakoak, on line ikastaroak eta klase saio pertsonalizatuak ere eskaintzen ditu Barnetegiak. Hasieratik, hau da, A1 izeneko ikastarotik EGArainokoak dituzte eta baita goi mailakoak ere (HABE 4 edo C2).

MATRIKULATZEKO
Udal Euskaltegia 946732026 euskaltegia@ametx.net
AEK 607151917 zornotza@aek.org
BARNETEGIA 946308304 info@zornotzakobarnetegia.com

Artículo anteriorLa Diputación inicia la resolución del contrato de los túneles de Urdinbide por incumplimiento contractual
Artículo siguienteAlex Txikon: expedición Thalay Sagar 2015