Icono del sitio www.amorebieta.com

Amorebieta-Etxanoko ikasleek plastiko eta uretako ekosistemei buruzko online hitzaldi batean parte hartu dute


 

 Ikastetxeek protagonismoa hartu eta ingurune dinamizatzaile bihurtu behar dute, iraunkortasunerako hezkuntzak ikasleen ikaskuntzan eragina izan dezan. Hori dela eta, joan den ostegunean, apirilaren 22an, Eskola Agenda 2030 osatzen duten Amorebieta-Etxanoko ikastetxeek plastikoak uretako ekosistemetan duen eraginari buruzko hitzaldi batean parte hartzeko aukera izan zuten. Jarduera hau urtero egiten da, aurrez aurre. Aurten, ordea, hitzaldia streaming bidez eskaini da, bizi dugun egungo osasun krisia dela eta. 

Agenda 2030 nazioarteko konpromisoa da globalizazioaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko, pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea erdigunean jarrita, «Inor atzean ez uztea» lelopean. Gizarte jasangarriagoetarako ibilbide-orri honen helburua hazkunde ekonomiko inklusiboa eta kohesio eta justizia sozial handiagoa duten gizarteetarantz aurrera egitea da, bakean eta ingurumen-horizonte jasangarriarekin batera. 

Amaia Orbea, Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroko izan zen hitzaldia zuzentzeaz arduratu zena. Amaiak zer plastiko mota dauden, nola deskonposatzen diren, material hori neurriz kanpo erabiltzearen arazoa eta uretako ekosistemetan duten eragina azaldu zuen. 

Agenda 2030erako trantsizioa 

Ikasturte honetan, Eskola Agenda 21etik Eskolako Agenda 2030era igarotzeko urtea izaten ari da ikasleentzat; horregatik, honelako gaiez gain, ikaslegoa Garapen Iraunkorraren Helburuak ere ezagutzen ari dira. 

Amorebieta-Etxanoko Udala oso pozik agertu da hitzaldi honek ikasleen artean izan duen harreragatik eta eskerrak eman nahi dizkie hizlariari eta ikastetxeei emandako laguntzagatik, izan duten parte-hartzeagatik eta egindako ekarpenengatik. Izan ere, ekarpen horiek, zalantzarik gabe, garapen jasangarriko helburuak bultzatzen dituzte ikasgeletan, belaunaldi berrientzat ezinbestekoak diren edukiak diren aldetik. 

Salir de la versión móvil