Amorebieta-Etxanoko ikasgelak ateak ireki ditu

– Gelan 21 lagun sartzen dira eta astelehenetik igandera zabalik egongo da 08:00etatik 0:00etara.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur ireki ditu Ikasgelako ateak. Konbenio kaleko 10. zenbakian dagoen lokala berritu da eta gaurtik aurrera gehienez 21 lagun egon ahal izango dira ikasten, ordutegi zabal batekin eta espazio egoki batekin.
Ikasgela berri hau astelehenetik igandera 08:00etatik 0:00etara zabalik egongo da, herrian sortzen diren beharrei erantzuteko. Gainera, ikasteko toki bakoitzak bere argia izango du, entxufe bat eta USB hargune bat.

Lokalean egokitutako komun bi eta biltegi bat daude. Lokala Udaltzaingoarekin konektatuta dago bideo-zaintza kamera baten bidez. Atea irekitzeko hurbiltze-txartela erabili beharko da.

Udalak 40.000 euro erabili ditu lokala berritzeko.

Artículo anteriorManifestación de los jubilados y pensionistas en Durango
Artículo siguienteManifestación en Amorebieta por el convenio del metal