Amorebieta-Etxanoko Euskal Herria Bilduk zornotzarrekin batera landuko du udal-hauteskundeetarako programa

Ander Uriarte izango da zerrendaburua hurrengo hauteskundeetan eta Amorebieta-Etxanoko Euskal Herria Bilduk «programa sendo eta erakargarri bat landu nahi du zornotzarrekin batera, udal-hauteskundeetan defendatu eta legegintzaldi berrian aurrera eramateko», prentsa ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Uriarte hainbat urtetan izan da zinegotzi, eta legegintzaldi honetan hirigintzako batzordean dabil lanean. Ander Uriarte konbentzituta dago gauzak beste era batera egin daitezkeela eta aldaketa gauzatzea posible dela.«Askok esaten dute ez dakigula gobernatzen, baina hori gezurra da. EH Bilduk alkatetza lortu zuen hainbat herritan gobernuari eutsi dio. Horren erakusgarri dira Lemoa, Igorre, Atxondo, Zaldibar, Elorrio edo Bermeo», azpimarratu zuen bere hautagaitza aurkezteko joan den abenduan egin zen ekitaldian.«Zergatik ez dugu Zornotzan alkatetza eskuratuko?

Horretarako, otsailean zehar hainbat bilera parte-hartzaile egingo dituzte. Zornotzako EH Bilduren Herri Programa prestatzeko prozesuan hiru fase izango dira.Lehenengo, alor bakoitzerako (berdintasuna, lehen sektorea, iraunkortasuna,hirigintza…) pertsona arduradun bat izendatuko da, eta gaian adituak diren pertsonei edo interes berezia erakusten dutenei parte hartzeko eskaintza egingo zaie. Denek talde bat osatuko dute eta hiru dokumentu landuko dituzte:»Herriaren diagnosia esparru jakin horretan; herriak esparru horretan dituen ahulgune, mehatxu, indargune eta aukeren identifikazioa; azkenik, hori guztia kontuan hartuta proposamen bat egingo dute.
Bigarren fasean, talde guztien proposamenak bateratuko dira, eta Herri Programaren azken zirriborroa prestatuko da. Zirriborro hori herri-bilera batean aurkeztuko da, «zornotzarrek ikuspegi orokorra izan dezaten eta ekarpenak egin ditzaten». Hirugarren eta azken fasean, herri-bileran egindako ekarpenak programan gehituko dira eta «Herri Programa ofizialki prest egongo da, dagokion unean publiko egiteko».
Aipatutako bileraren baten parte hartzeko interesik daukan herritar orok, edo parte hartzeko aukerarik ez baina iritzia helarazi nahi duenak, Facebook, Twitter, e-mail (zornotza.ehbildu@gmail.com) edo WhatsApp (672 108 838) bidez jar daitezke harremanetan. Bilera parte-hartzaileen nahiz asanbladen datak Zornotzako EH Bilduren sare sozialen eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko dituzte.

Artículo anteriorIZAR ANUNCIA RÉCORD DE VENTAS EN SU CONVENCIÓN ANUAL CELEBRADA EN OPORTO
Artículo siguienteAMOREBIETA-LARREA ESKOLA PUBLIKOA, SANFILIPPO SINDROMEA DUTEN HAURREN ALDE