Zornotzan

Herria

Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabalik

• Euskal Herri osoko emakumeek beraien produktuak ikusgai izango dituzte martxoaren 7an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatzen duen topaketaren XXIII. Edizioan.
• Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 24ra arte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 7an herrian egingo den Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. Azokan parte hartzeko izena emateko epea gaur zabaldu du.
Udaleko Berdintasun Sailak martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekintzen barruan dago topaketa hau, eta Euskal Herriko hainbat lekutako ekoizleak bilduko ditu. Emakume hauek beraien artisau produktuak erakutsiko dizkigute: ogia, gozoak, marmeladak, fruta-gozoak barazkiak, zeramika, arropak edo osagarriak, beste batzuen artean.
Izena emateko epea otsailaren 24ra arte zabalik egongo da eta oinarrizko betekizuna da azokan ikusgai egongo diren artikuluak Euskal Herrian egoitza duen enpresetako emakumeek egin eta erakutsi beharko dituztela.
Izena emateko beharrezko informazioa eta agiriak Amorebieta-Etxanoko Udaleko web orrian daude. Eskariak Gizarte Ekintza Sailean (Nafarroa Zentroa) aurkez daitezke edo e-posta bidez bidali: berdintasuna@amorebieta.eus.

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que