Zornotzan

Herria, Irakaskuntza

Amorebieta-Etxanoko DBH2ko ikasleak Astepeko araztegia bisitatzen ari dira

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Iraunkortasun eta Zerbitzuen Sailak antolatuta, Karmelo, Andra Mari, Karmengo Ama, Urritxe eta Lauaxeta ikastetxeetako ikasleak Astepe araztegia bisitatzen ari dira astean zehar. Lehenengo bisita urriaren 6an egin zen, eta azkena, ostiralean egingo dute, urriaren 10ean. Guztira, 267 ikaslek izango dute araztegia bisitatzeko aukera.
Bisitaren helburua ura garbitzeko teknika ezagutzea da, eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua gertutik ezagutzea. Bisitak 45 minutuko iraupena du, eta besteak beste, ikasleek hondakin-urei ematen zaien tratamendu biologikoa ikusten dute. Tratamendu horri esker, hasierako materia organikoa eta esekiduran dagoena ia erabat desagerrarazten da, eta berriro isurtzen da Ibaizabal ibaira.
Bisitak bi parte ditu. Lehenengoan, azalpen orokorra jasotzen dute Power Point baten laguntzarekin. Bigarrengoan, araztegian zehar bisita gidatua egiten dute.

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que