Amorebieta-Etxanoko Berdintasun Sailak doako on line ikastaro bi eskainiko dizkie apirilean emakume zornotzarrei. Batetik, psikologia feminista ahalduntzetik landuko da eta, bestetik, elikadura kontzientea.
Antolatutako ikastaroak hauek dira:
Psikologia feminista emakumeentzat ahalduntzetik
Ikastaro honen helburua psikologia feminista herritarrei hurbiltzea da eta emozio zailak kudeatzeko tresnak izan, baita norberaren ahalduntzerako urratsak eman eta parte hartuko duen emakume taldearentzako.
Ordu eta erdiko hiru saio izango dira eta Zoom online plataforma erabiliko da. Egunero gai desberdin bat landuko da:
• Datak:
o Apirilak 16 – Beldurra. Nola aurre egin?
o Apirilak 23 – Segurtasun falta eta autoestimuarekin duen lotura.
o Apirilak 30 – Norbere burua zaindu eta tratu ona eman.
• Ordua:17:30etik 19:00etara.
Elikadura kontzientea emakumeentzat
Elikadura kontzienteak janariarekin harreman sano bat bilatzen du, gorputza eta emozioak aktiboki entzunez. Parte-hartzaileek beraien gorputzeko emozio eta sentsazioekin konektatzen ikasiko dute, gero bizitza eta elikadura ohitura osasuntsuago batzuk garatzeko, eta beraien buruekin harreman hobe bat izateko.
Metodologia honen sorburua mindfulnessean dago, hau da, meditazioaren laguntzarekin gose fisikoa eta gose emozionala bereizten laguntzen da. Ordu biko saio bi egingo dira:
• Datak: apirilak 20 eta 27.
• Ordua:16:30etik 19:30era.
Parte hartu nahi duten emakumeek asteazkenera arte, apirilak 15, izena eman dezakete 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz ondoko helbidera: berdintasuna@amorebieta.eus.