Amorebieta-Etxanok, maiatzak 16 eta 18, gerra zibila oroitzeko ekitaldiak hartuko ditu

-Maitzaren 16an, 19:30etan, Aitor Miñambres, Burdin Heziaren Museoko Zuzendariak, hitzaldi bat emongo du.
-Maitzaren 18an, Zelaieta parkean12:30etan, lora eskaintza izango da.
ZORNOZA kultur alkarteak antolatuta, Amorebieta-Etxanoko udaletxearen babesaz eta herriko beste alkarteen laguntzaz, maiatzaren 16an, eguena, alkarteko egoitzan, 19:30etan aukera izango dogu, Aitor Miñambres, Burdin Heziaren zuzendaria dena, entzuteko. Hitzaldiaren izenburua: “El ejército de Euzkadi y la ofensiva del general Mola”.
Era berean, maitzaren 18an, zapatua, ekitaldi txiki bat egongo da azkenengo gerra zibileko biktimak oroitzeko.
Zelaieta parkean dugun plakaren aurrean ekitaldia 12:30etan hasiko da eta ordu erdiko iraupena izango du

Artículo anteriorAndoni Agirrebeitia, candidato de EAJ-PNV apuesta por continuar haciendo de Amorebieta-Etxano el mejor lugar para vivir
Artículo siguiente42 by Eneko Atxa, de la bodega Gorka Izagirre elegido como mejor vino blanco en el Concurso Internacional de Bruselas